2019/03/21

FENIAS 2.840 M.

Berriro Panticosako bainuetxera hurbildu gara, baina kasu honetan Argualas mendikatean sartuko gara, Feniaseko sakanatik hain zuzen ere.
Mallata baja iristeko ez dago elurrik eta Mallata altara joateko ere elurrik gabe dago, gu mendebalde aldera goaz eta handik bai, elurra oso ongi mantendu da eta eskiz igoera guztia egin dugu . Igoeran elurra, nahiz eta eguzkia ederki jo, oraindik gogorra dago  eta ganibetak ongi datozkigu.
Gailur ondoko lepoan eskiak uzten ditugu eta azken metroak ertz batengatik oinez  goraino iristen gara.
Jaisteko elur gogorra eta udaberrikoa tartekatzen dira baina orokorrean oso ona aurkitzen dugu. Bukatzeko Argualas sakanako zubiraino jaisten gara eskiekin, jaitsiera luze eta ederra osatuz.
Gaur Martin, Luis, Iñaki, Juanjo eta ni bildu gara egun polit hau mendian gozatzeko.




Martin eta Luis azken prestaketak atera baino lehenago.

"Mallata baja"ra iristeko oraindik elurra dago zenbait tokitan.

Fenias alderantz zuri dago, baina .............

.......... Garmonegro alderantz elurra desagertu da eta gehio ibili behar da.

Mallata bajan eskiak jartzen ditugu eta ongi zuritua ikusten da gure bidea.

Juanjo eta Martin, atzean Serrato, Batanes eta Bacias alderantz ere ongi zuitua ikusten da.

Añadir leyenda

Hegoaldeko magaletan elurra oso altu dagola argi ikusten da. Serrato, Chuans, Batanes eta Labaza gure atzean.

Añadir leyenda

Hau izan zen pasatzeko tokirik txarrena, ....

... gero balditzak askoz hobeagoak .

Altuera hartzen dugun bitartean ikuspegiak zabaltzen dira.






Luis ongi hornitua

Añadir leyenda

Serrato, Chuans, Batanes, Labaza, Bacias, Brazato, Sarrato, Foratulas ....

Argualas




Airea hartu, (nik gutxienez) eta azken tirada gailurreraraino. Erdian Fenias (gurea)

Beste batzuetan eskuineko pala zuritik igo dugu, gaur ezkerreko palatik.

Ezkerreko pala eta lepoa agerian.


Vignemale erraldoia ere agertzen da.

Aazken zigi zagak.


Gailurra

Luis, Algas eta Argualas.

Tenako ibarra beti bezain ederra, Partacua alde batean eta bestean Tendeñerako mendilerroa.

Lepora itzultzen gara.

Eta jaitsiera gozatzera, ...

.... eta hala bazan hala ez bazan, ....

2019/03/15

"DIENTE DE BATANES" 2875 M. (MENDEBALDEKOA)


"Dientes de Batanes" mendi malkartsu bat da eta bere ertza ipar mendebalderantz mozten da. Ertz honetan hiru punta dira nabari, Mendebaldekoa 2.875 m., Erdikoa 2.885 m. eta Ekialdekoa 2.909 m.
Eskiz igotzeko Mendebaldekoa ahal den bakarra da, besteetan eskalada desberdinak behar dira.



Panticosako gaurko ibilbidea, zonaldeko eskiada hoberenetariko bat da, oso zuzena, igoera bezala Panticosa bainuetxea 1650 metrotan dago, handik Batanesera igotzeko 1225 metro desnibela igo behar da.
Komandokokretako argazkian ongi ikus daiteke. Aldapa tente haietan elur kalitatea kontutan izan behar du, goizean oso gogorra izaten delako.
Eguzkia oso altu dago hasten garenean, hasieran oinez ibiltzen gara elurrarekin topatu arte, basoan bertan, oso gogorra harapatzen dugu ordu hauetan, jaisten garenean udaberri kalitatea dago eta ederki aurkitzen dugu goitik behera eskiatzeko.

Gaur ere koadrila ederra bildu gara egun polit honetan mendira joateko, Mikel, Martin, Lourdes, Marino, Carlos, Javier, Luis, Julio eta Ni neronek.


Ia 10,30ak dira Panticosako bainuetxetatik ateratzen garenean.

Gutxi ibiltzen gara eskiak oinetan jartzen ditugunean.

Mikel, beti irritsu.

Argualas Garmonegro mendikate erraldoia beti lekuko iznen dugu. Carlos agerian.

Oraindik elurra oso gogorra dago eta ganibetak ezinbestekoak dira.


Lourdes eta Marino baso erdian.



Lehenengo malda aldapatsuak igo ditugu eta pendientea leuntzen da.

Partacua ere bistan da, dena den hirumilek iluntzen dute.

Lepo horren alderantz goaz, han Labazako aintzirak daude.


Hemen guztiak bildu gara aurrera segitzeko


Batanes agertzen dira.


Batanes gero eta hurbilago

Ezkerreko lepora iritsi behar da.

Labazako aintzira atzean gelditzen da.

Lepotik ongi ikusten dugu Serrato......

..... eta Xuans

Gailurra gertu da, eta hara doa Luis, ....

.... gaur "deskantso aktibo" egiten ari da.

Mikel eta Julio ere iristen dira.

Eta Martin.


Atzean Vignemale, aurrean Martin.


Lourdes eta Luis gailurran.

Luis, Julio, Mikel eta ni

Carlos eta Javier

Ikuspegi handia dugu.
Infiernos, Gaurier, Punta Zaharra, Frondiellas, Balaitous, Gran Facha, .....

Marino

Jaitsi zerbait eta mokau bat hartzera gelditzen gara.