Goizeko 6ak dira Fernando eta Mikel nire etxetik pasatzen direnean Lintzara joateko asmoz, Hiru Erregeen Mahaiara hain zuzen ere.
Nire laguna Fernando ez da mendizalea baina ez dakit nola edo zergatik gaur bere lehenengo aldiz piriniotara hurbiltzen da mendi bat igotzeko edo gutxienez saiatuko da. Argi dago bere buruan kableak gurutzatu zaizkiola eta mendiak eta futbolak zer ikusirik daukatela ikusi du eta zergatik inork jakin gabe Euskal Herriko mendirik garaiena igotzera animatu da. Niretzat ohore handi bat da nire zelaira partida hau jolastera etortzea, batez ere, futbolean gertatzen ez den bezala, denok irabaziko dugula jakinda. Agian kirolaren balore garbiak deskubrituko ditu, baina kostatuko zaio, gutxienez jasotako paliza ahaztu arte.
Jakin bagenekien denbora luze kostatuko zitzaigula ibilaldi hau egitea, baina hai beste .... ez da urrundik ere!
Goizeko 8etan ibiltzen hasten gara eta hasieratik pauso mantsoa eramaten dugu ongi jasan ahal izateko, baina beste oztopo bat daukagu, haizea. Txoko guztietan oso fuertea jotzen du, baina bortitzena Lintzako lepoan da, aurreratu ahal izateko ahalegin handiak egin behar ditugu eta Fernandok mendiaz ez disfrutatzea asko kezkatzen nau, bere lehenengo aldiz izateko ez da ona.
Gure pauso motel honekin kaskoa 12,40etan zapaltzen dugu, ongi samar gaude aurretik jo duen haizea ikusita eta atseden bat egin eta zerbait jan ta edan eta gero jaisten hasten gara. Denok gutxiago kostatu behar zitzaigula uste genuen, baina gure lagunak gainean duen nekea gero eta gehiago pilatzen zaio eta azkenean sufrimendu handiz aterpera iristen gara.
Mendiko egun ikaragarri polita izan dugu, dena den gure laguna honetaz ez dela ohartu sentsazioa daukat.
Beste batera etorriko da?. Ea kableak berriro gurutzatzen zaizkio .....
|
Goizeko 8etan Lintzako aterpetik ateratzen gara. |
|
Hasiera oso atsegina da, Mikel eta Fernando solasean doaz bidetik. |
|
Eguzkiak kaskoak argitzen ditu. |
|
Atzean Ralla de Alano, Espelunga eta Ezkaurre |
|
Lintzako lepoan. Ezkaurre eta Txamantxoia |
|
Lepotik Budogia, Hiru Erregeen Mahaia eta Mouskaté |
|
Kaskoa gertu ikuste dugu eta .... |
|
..... mokau bat hartzeko aprobetzatzen dugu. |
|
Bide atsegina bukatu da eta legardian sartzen gara. |
|
Petretxema eta Ansabereko orratzak harro agertzen dira, Mikel bezala. |
|
Eskuinean Budogia. Gutxi falta zaigu. |
|
Bidea oso nabaria da. |
|
Lepotik kaskoa eskuragai. |
|
Azkenean hirurok pozik (bat izan ezik?) |
|
Ibon de L´hurs, eskuinean La Table |
|
Jaitsiera gogorra egiten zaigu. |
|
Mikel gustura marmota eta sarrioen bila. |
|
Fernando, atzean Mouskate eta Petretxema |
|
Mikel eta Txamantxoia |
|
Txamantxoia eta Mikel |
|
Gutxi falta da (Animo!!) |
|
Eta Atxeritoko irudi polit honekin hau bukatu da. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina