Posets-Maladetako parke naturalean Eristeak edo Bagüeñolak kokatuak daude: Gran Eriste (3053 m.), Hego aldeko Eriste (3045 m.) eta Ipar Eriste edo Beraldi (3025 m.).
Bagüeñola mendikateko hego alderantz Bal de Barbarisa eta bere aintzirak daude eta hauen urak Surri errekara doaz.
Hego ekialderantz Bal de Bagüeña aurkitzen dugu,honetan Bagüeñako aintzirak eta Bal del Forcau, bi sakana hauek Eiste herri ondoan elkartzen dira.
Eki aldean Col de Millares eta Forquetak ere gertu daude eta Ipar aldean Bal de Chistau eta Viadós aurkitzen dira, bere Millars eta Lenés aintzirakekin.
Gaur Sahuneko lepora hurbildu naiz Eristeak igotzeko La Gralla atakatik eta hiru kaskoak egin eta gero Pardines lepotik itzultzeko.
Eguna argitzen hasten da eta hego aldeko Eristea bistan dago. |
Ibon Chico de Barbarisatik Hego Eristea eta eskuinean Pardines lepoa. |
Hau da Ibon Chico de Barbarisa |
Barbarisako aintzirak eskuiean utzi eta aurreko pareta ezkerretik gainditu beharko dut. |
Barbarisako aintzirak eta Pardines lepoa |
Pareta gainditu eta gero Ibon Chelau agertzen da, toki basati eta ikaragarria. |
Hemendik La Grallako ataka goian asmatzen da. |
Paretan sartzen naiz eta Chelau behean gelditzen da. |
Hasieran legardi batetik eta korridore batetik .... |
La Grallara iristen naiz. Dena oso apurtua. |
Atakatik bista ederra aurkitzen dugu alde batera .... |
..... eta bestera. Beraldi edo Ipar Eristea. |
La Grallatik ondoko lepo horretara joan eta handik beste alderantz kanala zuzen batetik gailurreraino. |
Lenés aintzira eta Viadós. Eskuinean Coulfredak eta Lustou |
Ibon Chelau eta Hego Eristea ezkerrean. |
Gailurra gertu. Kanalatik ezker aldetik joan naiz seguruago igotzeko. |
Goian daude, eguneko lehena. Gran Eriste 3.053 m. |
Jaitsi eta gero legardia zeharkatzen dut eta Beraldi edo Ipar Eristeko pareta inguratzen dut ekialdeko kanala honetatik igoitzeko. |
Bagüeñako aintzirak |
Beraldiko ertzatik Hego Eristea eta Eriste haundia. |
Eguneko bigarrena. Beraldi edo Ipar Eristea 3.025 m. |
Viadós alderantz, Lenés eta Millars aintzirak. |
Espadas, Posets eta eskuinean Forquetak |
Berriro Hego Eriste eta Eriste Haundia |
Perdido eta Vignemale alderantz, erdian Punta Suelza. |
Eriste Handia eta Ipar Eristea. Hego Eristera hurbiltzen naiz. |
Hego Eristea tximinia honetatik igotzen da. Gero jaisteko pasatu dut eta beste toki batetik jaisten naiz. |
Bi "Ibon Chelau" (Chelau jada ez daude) |
Hego Eristetik beste Eristeak eta Posets, Espadas eta Fourqueta |
Eguneko hirugarrena. Hego Eristea. |
Pico de Bagüeña eta ezkerrean pasabide bat Pardines lepora joateko. |
Hiru Eristeak, azken begirada. |
Pardines lepora iristen. |
Lepotik Maladetak alderantz. |
Lepotik Barbarisako aintzirak |
Hau Ibon Chico de Barbarisa |
Atzera azken begirada eta Barbarisako zirkua eta Surri sakana agurtzen ditut. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina