|
Urdinez egindako ibilbidea |
Jakin banekien astearte arratsalderako ekaitzak iragarri zutela, horregatik astelehenean Nerinera abiatzen naiz. Arratsaldeko 7etan azken autobusa igotzen da Mondicieto ondoko leporaino, asteartean jaisteko eguerdiko ordu batean hartzen ahalko dut edo bestela arratsaldeko 8etan (beranduegi).
Astelehenean lepotik arratsaldeko7,40etan ateratzen naiz eta Arrabloko lepotik pasatu eta gero aurkitzen dudan belardi polit batean (2.550 metroetan gutxi gora behera) lo egitera gelditzen naiz, bi ordu ibili eta gero.
Asteartean 6,15etan ibiltzen haten naiz eta ordu batean lehenengo hirumilan nago,Punta de las Olas, handik pasatu behar da nire lehenengo helburura joateko, Baudrimont NW (3.045 m). Arazorik gabe trepada errez batez goraino iristen naiz, ikuspegiak gozatu, batez ere Pinetako ibarra ikaragarria da handik ikusita eta ere nire hurrengo helburua ikusten dut, Espalda de Esparrets, hara joateko oraindik elur asko dago eta kranpoiak eta pioleta erabili behar dira, pentsatua baino askoz azkarrago iristen da. Goitik Monte Perdidoko glaziarra espektakularra ikusten da, balcon de Pineta eta Marbore aintzira, Tucarroyako pitzadura azpian, ere dotore.
Egungo helburuak eginak ditut, ederki gozatu dut, ez dut oraindik inor ikusi eta hori eskertzekoa da. Orain eguna ongi bukatzeko Perdidoko lepotik igotzea erabakitzen dut eta gehiegi pentsatu gabe hara noa, han azkenean kranpoiak kendu eta beste trepada txiki eta errez bat eta gero, berehala perdidoko gaina zapaltzen dut, gazteluko plaza dirudi, azkar jaisten naiz igotzen den jende mordoska saihesten.
Eguerdiko 12etan Gorizeko aterpean nago, ez naiz autobusa hartzeko iristen eta zerbait jateko eta edateko gelditzen naiz. Ordu honetan inguruko gain guztiak lainoz betetak daude, ekaitza susmatzen da.
Martxan jartzen naiz eta Nerin herriraino joaten naiz denbora asko galdu gabe, trumoiak hurbil entzuten baitira.
Azkenean mendiko egun polita izan dut, pentsatutako helburuak eta gehiago egin ditut eta horrek oso pozik utzi nau.
|
Nerinen autobusa hartzen dut |
|
Ibiltzen hasi eta Marboré, Cilindro, Monte Perdido, Añisclo eta Punta de las Olas aurrez aure dauzkat. |
|
Arrablo edo Collado superior de Goriz. Ezkerrean torre de Góriz |
|
Lepoan, ezkerrean punta de las Olas |
|
Asteartean lehenengo orduan las Olas mendira igotzen. Pico de Añisclo erdian (Soum de Ramond) |
|
Punta de las Olas gertu |
|
Pineta alderantz, oso lainotsu. La Munia eta Robiñera erdian. |
|
"Cañón de Añisclo" |
|
Punta de las Olaseko gainan. |
|
Eskuinetik ezkerrera, Baudrimont S, Baudrimont N, Espalda de Esparrets, Mnte Perdido eta Añisclo |
|
Atzean gelditzen da Punta de las Olas |
|
Alde batean Baudrimont S utziko dut |
|
Eta aurrez aurre Baudrimont NW itzalpean. Ezkerrean Espalde de Esparrets ere nire zai. |
|
Cuello del Perdidora igotzeko elurtegi luzea. |
|
Hau da nirea, Baudrimont NW (3.045 m.). Aurreko ertzatik igotzen da. |
|
Goitik ikuspegi politak daude. Atzean Monte Perdido. |
|
Baudrimont S eta Punta de las Olas |
|
Perdido eta nire hurrengo helburua, Espalda de Esparrets. |
|
Esparrets gertago, ezkerreko elurtegitik igotzen dut. |
|
Berriro Baudrimont NW |
|
Pineta oraindik esnatu gabe, lanbro artean. |
|
Gailurrera iristen naiz. |
|
Goitik Marbore aintzira eta Tucarroya |
|
Monte Perdidoko glaziarra, Cilindro de marbore eta Astazuak |
|
Berriro itzultzen naiz Baudrimont alderantz, ..... |
|
......, Perdidoko lepora igotzeko. |
|
Lepotik bi Baudrimont ikusten ditut. |
|
Eta beste alderantz Monte Perdido, gaurko azken hirumila. |
|
Trepada txiki bat eta Gaina eskuragai. |
|
Nire atzean Monte Perdidoko gaina |
|
Goitik Añisclo mendia |
|
Gailurreko derrigorrezko argazkia. |
|
Cilindro eta Marbore eta ibon izoztua (orain desizoztua) |
|
Jende asko oraindik igotzen da |
|
Jaitsi bitartean jende pilo batekin gurutzatzen naiz. |
|
Dedo de Monte Perdido ezkerrean, Escupidera eta Perdido |
|
Azkenean Nerinera iristen naiz. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina