2018/07/28

MIDI D´OSSAUKO BIRA ETA AYOUSEKO AINTZIRAK

Ayouseko aterpea eta aintziratik Midi d´Ossau (Cuallado.org)
Mendi batera mila aldiz joan gaitezke eta mendia sentitzen ez dutenek aspergarria ikus dezakete, hala ere, osagarri berriak beti sar daitezke igoera edo ibilaldi batean, berriro betiko mendi bat bisitatzeko griña sentitzeko.
Midi d´Ossaurekin gertatzen da, igoera desberdinek sentsazio desberdinak erakartzen dituzte eta igotzen ez bada, bere inguruan egin daitezke ibilaldiek beti pozik utziko gaitu dauden ikuspegi zoragarriekin.
Gaur Oskarrek antolatutako ibilaldi eder bat egin dugu, eguraldiak ez digu gehiegi lagundu lainoak zonaldeko erraldoia ez digulako utzi ikusten. Dena den ez dugu hainbeste berorik sufritu eta oso gustura ibili gara.

Ibilaldia Bious Artigueseko aintziran hasten gara  eta inguratzen duen pistatik ibiltzen gara, kartelek beti ongi bideratzen gaituzte eta zaila da galtzea. Basotik ateratzen garenean eskuinalderantz pista bat sortzen da, GR10 bidea jarraituz Ayouseko aintzira eta aterpera iristen gara, ikuspegi eskasa da eta ezin dugu gozatu hango ikuspegiak.
Aterpetik bidexka batetik Pic d´ayous eta Casterau artean dagoen lepotik pasatzen gara eta Bersau aintzira pasa eta gero jaitsiera on bat daukagu, Casterauko pareta ikaragarria beti gure ezkerrean lekuko, pista nagusira iritsi arte.
Pista zeharkatzen dugu eta bide batetik zubi bateraino iristen gara, Gave de Bious zeharkatu eta artzai txabola baten ondoan bide bat hartzen dugu, Midiko bira ematen duen bidea hartu arte. Handik oso bide nabaria dago Peyregeteko aintzira iritsi arte, han mokau on bat hartu eta berehala lepoa gainditzen dugu. Hemen, lainoa zabaltzen da eta bistak onak dira, argazki batzuk egin eta Pombi aterperantz abiatzen gara, jende gehiago hasten gara ikusten aterpera iritsi arte, Le Midi orain bai garbia dago eta bere hegoadeko paretak laguntzen digute.
Hemendik istoria gutxi falta da, Souzon lepora joaten gara eta handik berriz kriston jaitsiera, belardi ederrak eta baso erraldoiak zeharkatu eta gero Bious Artigueseko aintziran gaude.

Atera baino lehenago Oskarrek bidea ziurtatzen du

Bious Artiguesetik ateratzen gara

Hemen GR10 hartzen dugu, Ayous alderantz


Lehenengo aintzira

Peio, Tito eta Arturo aurrera doaz


Ur jauzi gainetik lehenengo aintzira


Azkar aterpea eta Gentau aintzira agertzen dira.

Ondoan jendea eta animaliak gustura daude.

Urrunean ikusten ez den mendia Midi d´ossau da.😂😂

Pitxi, Tito eta Peio aterpean.

Arturok, atzean gelditu da aterpea.

Pic d´Ayous eta Casterau artean pasatzen gara ...

... aintziren artean .....

.... jaitsiera hasi arte

Oskar ...

... Tito ...

... eta taldea Pic de Casterau azpitik.

Le Midik noiz behinka bere agertzearekin izutzen gaitu

Eskuineko lepotik gatoz.

Casterauko paretak

Arturoko silueta eta Midi

Berriz

Pista nagusira iristen.

Midiko birako bidea hartzeko toki polit hauetatik igo behar dugu, 

Peio Peyregeteko aintziran, ...

... Oskar ere.

Azken igoera leporantz

Midiko Petit Pic eta Eskuinera Grand pic.


Pitxi eta Peio 

Azken txanpa ...

... eta Peyregeteko lepoan gaude. Pitxi

Tadea lepoan. Tito, Pitxi, Oskar, Peio. Goian Arturo eta biok
Arturo eta Tito. Atzean Midiko Petit eta Grand pic

Pombiera jaisten ere aintzirak.


Lainoak beti mehatxuka

Pombieko aintzira erdian

Pombieko aterpea eta aintzira

Peio. atseden bat hartzen dugu.


Souzon aldera, legardiak

Souzon laino artean

Lepora iristen gara

Hemendik Midiko igoera normala aurrean dugu

Behera goaz

Aurrean belardi ederrak

Souzon atzean gelditzen da


Berriro Bious Artigues.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina