Marra urdinez gaurko ibilbidea |
Gaur Arturok lagundu dit bira polit hau egitera. Lintzako aterpeaN lo egin dugu eta goizeko 6:30etan gosaltzen ari gara eta pentsatua genuen bezala 7etan martxan gaude.
Gaur bira luzea dugu eta hobe goiz hasten bagara ibiltzen, hala ere ibilaldian lainoa eta zeru estalia izan dugu gehien batean, horregatik ez dugu bero handirik pasatu.
Lintzatik betiko bideatik Hiru Erregeen Mahaiara joan gara, gailurran lainoa dago eta ez dugu ezer ikusten, handik Budogiako mendilerroa hartzen dugu eta Budogiako gaina ere zapaltzen dugu. Oraindik ere lainoa dago eta bistak eskasak dira. Larrea lepora jaitsten gara eta laino artean dagoen Ukerdi ere igotzen dugu, hau eguneko hirugarrena da, Lapakiza besterik ez zaigu falta laukotea osatzeko eta "Hoya de la Solana"raino jaitsiera ederra daukagu aurretik, desnibela kolpatzen da eta gure belaunek nabaritzen dute.
La Solanatik belardi eder batetik eta lainorik gabe azken igoera egiten dugu, oraingo honetan bai ikuspegi ederrak dauzkagula inguruan eta azken ertza Aztaparretako leporaino ibiltzen dugu handik zuzen Lintzako aterpera jaisteko bira polit bat osatzen.
Egun lainotsua goizeko ordu hauetan, hala ere tenperatura oso ona da. Lintzatik ateratzen gara |
Atxerito eta Txinebral lainoz inguratuak daude |
Ekialderantz lainotua, baina ....... |
...... mendebalderantz eguraldi ederra dago. |
Arturo Lintzako lepoan. |
Petretxema |
Lapakiza eta artalde ikaragarria |
Gailurrera huirbiltzerakoan elurra agertzen da. |
Azken txanpa laino artean. |
Goian gaude. gailurran betiko zikiknkeriak!! |
Espedizioa "al completo". |
Orain Budogia lainotuta ere dago, baina ongi ibiltzn da. |
Budigiako kaskoa. |
Aurrean Ukerdi |
Arturok eguneko hirugarrena zenbatzen du. |
Jaisten gara eta han geldutzen da, Ukerdi. |
Eta urrunean Lapakiza daukagu, oraindik kostatuko zaigu iristea. |
Atzean ukerdi gero eta urrunago, .... |
..... aurrean Lapakiza gero eta Hurbilago. "La Hoya de la Solana" |
Lapakiza eguneko azkena eta laugarrena. |
Lapakizako ertza zeharkatu behar da. |
Gailurra atzean uzten dugu. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina