Pala de Ip mendia Izas eta Ip aranen artean dago eta Ip zirkuko, Kollaradarekin batera, kasko garrantzitsuetariko bat da.
Gaur "puente de los peregrinos" (1063 m.) aparkalekutik hasten gara igoera, Martin eta biok. Igotzeko "Solanako" bidetik (aranaren eskuin aldetik) joaten gara eta jaisteko "La Besera"tik egiten dugu, zirkular bat osatzeko.
Goizeko 9etan hasten gara eta 12,15etan kaskoan gaude, eguraldi ikaragarri ona dugu eta ederki pasatzen dugu inguruko ikuspegi ikaragarriekin, batez ere Kollaradako ipar aldearekin.
Jaisten garenean, Beseratik, edelweis, sarrioak, zizak eta abar aurkitzen ditugu, beste osagai eder bat ematen gure ibilaldiari.
Azkenean gustura ibili eta pasatu gara Martin eta biok inguru eder honetan.
|
Hasieratik baso barrenean ibiltzen gara. |
|
Oraindik eguzkiak ez gaitu jotzen |
|
Ip sakanako goikaldean belardiak agertzen dira. Martin aterpe txiki baten aurrean. |
|
Ip zirkuko kasko handiak agertzen dira, Punta Eskarra, Hombro de Eskarra, Campanils de Ip, Pico del Aguila, Pala de Alcañiz (Bucuesa), .... |
|
Martin Kollaradako ipar alde ikaragarriari begira. |
|
Ni neu, Eskarra kaskoa aurrean. |
|
Kollarada |
|
Pala de Ip. Oraindik gogorrena falta zaigu. |
|
Ip zirkua eta aintzira. |
|
Lepo alderantz hurbiltzen gara. |
|
Azken txanpa eta ...... |
|
..... lepoan gaude. |
|
Martin lepoan. Midi d´Ossau urrunean. |
|
Lepotik berriz zirkua. |
|
Ikuspegi ederra Palas eta Balaitous alderantz. |
|
Lepotik aurrera elurra aurkitzen dugu. |
|
Ip lehenengo kaskoa igo eta handik ..... |
|
.... zerbait jaitsi eta kasko nagusiena aurrean. |
|
Elurra gero eta gehio, hala ere ongi da ibiltzeko. |
|
Gailurretik selfie. Atzean Eskarra |
|
Lainoak inguruko mendiak harrapatzen ditu eta ..... |
|
..... pirinioko bista ostopatzen du. |
|
Gailurretik La Tronquera eta La Moleta alderantz. |
|
Lana egina dugu eta atsedentxo eta mokau bat irabazi ditugu. |
|
Nire atzean Hombro de Eskarra, Aguila, Bucuesa ..... |
|
Jaitsiera Beseratik egiten dugu, belardiak edelweiss josita dago eta .... |
|
.... sarrioak pozik bere etxetik joaten garelako. |
|
Ip sakanan oraindik bizitza ugaria dago, negua hurbil dago eta dena izoztuko da. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina