Ateraldia egin dugu Garmonegro igotzeko, Pantikosako bainuetxetatik. Tenperatura ez da jaitsi gauean estalita egon delako eta elurra ez da izoztu. Behetik goraino elurra oso hezea egon da eta ezin izan dugu gozatu nahi genuen bezala.
Beheko Mallatan elurra badago, handik goiko Mallatara, Garmonegroko lepora iritsi baino lehenago bi eskiatzaile jaisten ziren eta haiekin topo egin dugunean, gailurra estalita eta elurra oso txarra zegoela esaten digute.
Plana aldatzen dugu eta Argualas hegoalderantz dagoen lepo batetik, Feniaseko sakanara pasatzea erabakitzen dugu. Horrela zirkular bat osatuko dugu.
Lepotik (2.761 m.), nahiz eta elur txarra izan, eskiada ederra dago, eta bainuetxeetatik gertu, Argualas erreka zeharkatzen duen zubi bateraino eskiz iristen gara.
Ibilaldi antzeko bat orain dela bi urte egin genuen, baina horretan Algas igo genuen.
Hemen ikus daiteke
|
Aparkalekutik Argualas eta gure lepoa ikusten da. |
|
Hasieran elur eskasa da eta eskiak bizkar zorroan eraman behar ditugu |
|
Martin bi Mallata arteko bidean. |
|
Pondielloseko lepoa eta Garmonegro. Ni Mallata altatik gertu. |
|
Goiko Mallatatik Batanes eta Bacias aldera |
|
Elur jauzi zaharrak edonondik ikusten dira. |
|
Elurreko kolorea erdi marroia da. |
|
Igoera oraindik Garmo alderantz. |
|
Bacias, Brazatos, Tablato, Foratulas, ... |
|
Argualas eta Garmonegro arteko lepoa |
|
Hor nago ni, Martinek harrapatua. |
|
Fenias eta Las Argualas arteko lepoa |
|
Azken txanpak |
|
Odeiak ugariak. |
|
Martin iristen ari da. |
|
Ni lepoan |
|
Mokau bat hartu eta gero beherantz jotzen dugu ... |
|
.... zubi honetaraino, Argualaseko erreka zeharkatzen duena. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina