2018/04/06

ASPE 2.645 M. AISATIK




Komandokokretaren krokisa

Aspe mendiari igoera oso klasikoa egin dugu gaur. Aisara hurbidu gara hego aldetik igotzeko eta bide beretik ere jaisteko.
Gaurko, beroa, tenperatura altua iragarri dute eta elur jauziak izateko arrisku altua. Hala ere eta nahiz eta igoera hasi zeru urdinarekin, berehala odeiek zerua estali dute eta lepora iritsi baino lehenago kriston haizeteak kolpatu gaitu, kaskoa zapaltzea ekidiarazten.
Lepoko kanalatik zuzen jaitsi gara elur gogorra harrapatzen hasieran eta udaberrikoa beheko aldean. azkenean ibilaldi eta egun polita pasatu dugu Luisek eta biok


Hasieran elurrik ez dago eta zerbait ibili behar da.Aspe, llena de la garganta eta Llena del Bozo aurrean.

Estivako mendizerra atzean

Aspeko enbutura hurbiltzen gara. Ezker aldeann Llena del Bozo, eskiatzeko beste aukera on bat.

Lepotik Bisaurin agertzen da. Bernera eskuinean.

El sombrero, Mallo Rigüelo, ...

Luis enbututik pasa eta gero.


Goian Las Llanas sasi lepoa.

Hor naiz ni lanean ...

Luis Las Llanas lepoan

Llena de la Garganta

Aspeko gailurra agertzen zaigu

Atzetik Aisako ibarra

Hemendik aurrera infernu bat izan zen, kriston haizetea jotzen zuen.

Lepora iristen.

Eta hemen gelditu ginen, gailurra zapaldu ezinean.

Eta oso azkar kanal horretatik zuzen jaitsi ginen.


Ahal dugun moduan ibaia zeharkatzen dugu kotxera iristeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina