2018/04/19

COLLARADA, BAKARKAKO IGOERA

Gaur kuadrilla ederra bildu gara mendira joateko, Kollaradara joateko hain zuzen. Hala ere Ezpatako
aterpera iritsi eta sakabanaketa hasi da, nor bere aldetik joan da eta ni, lehena joaten nintzela, ohartu gabe bakarrik gelditu nbaiz. Begirada atzera bota eta ez zegoen inor, Ezpatara itzuli eta inor ez, berriro buelta pistatik eta ezkerrerantz ikusten ditudan marra batzuk hartzen dut, La espata eta La Trapa artean dagoen bidetik sartzen naiz, sakana elurrik gabe dago baino basotik atera eta elurra hasten da.
Igoera gailurreraino bakarrik egiten dut, gailur ondoan jende askoikusten dut, nire  taldekoak eta pikolo talde ederra ere.
Jaitsiera ere toki desberdinetatik egiten dugu, batzuk ekialdeko partetik doaz, Kollaradeta alderantz, beste batzuk igo garen tokitik eta beste batzuk La Trapa aterpetik.
Azkenean mendiko egun polit bat, pasatu dugu eta Puente la reinako Anaya tabernan menu on bat dastatzen dugu. Oraindik elurra gelditzen da, denboraldia luzea izanen dela dirudi.

Pistan dena antolatzen dugu hasteko.

Harresian dagoen pitzadura horretatik joan ginen. La Trapa eta La Espata aterpe artean dago.
Hemen taldea ikusten dut.

Sakanatik ateratzen da bidea.

Gailurra eta pala handia.

Gero eta gertuago

"Campanales de Collarada", erdian Bisaurin.

Gailurrera doan kanala ezker aldean.

Hemen hiru kanal ikusten dira, gehien erabiltzen dena erdikoa da.

Ekialderantz Kollaradeta
Josu lehenengo kanal horretara hurbiltzen da, baina eskuineko jaitsiera eskiatzeko.



Kanalatik gailurrera ateratzen.
Ni eta Javier gailurrera iristen

Goian lainoa tarteka.

Orain jaistea tokatzen da.

Bistan dagoen jaitsiera eder hau gozatu genuen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina