2018/04/27

PANTICOSA - LAS ARGUALAS ETA FENIAS SAKANAK

Ateraldia egin dugu Garmonegro igotzeko, Pantikosako bainuetxetatik. Tenperatura ez da jaitsi gauean estalita egon delako eta elurra ez da izoztu. Behetik goraino elurra oso hezea egon da eta ezin izan dugu gozatu nahi genuen bezala.
Beheko Mallatan elurra badago, handik goiko Mallatara, Garmonegroko lepora iritsi baino lehenago bi eskiatzaile jaisten ziren eta haiekin topo egin dugunean,  gailurra estalita eta elurra oso txarra zegoela esaten digute.
Plana aldatzen dugu eta Argualas hegoalderantz dagoen lepo batetik, Feniaseko sakanara pasatzea erabakitzen dugu. Horrela zirkular bat osatuko dugu.
Lepotik (2.761 m.), nahiz eta elur txarra izan, eskiada ederra dago, eta bainuetxeetatik gertu, Argualas erreka zeharkatzen duen zubi bateraino eskiz iristen gara.
Ibilaldi antzeko bat orain dela bi urte egin genuen, baina horretan Algas igo genuen. Hemen ikus daiteke

Aparkalekutik Argualas eta gure lepoa ikusten da.

Hasieran elur eskasa da eta eskiak bizkar zorroan eraman behar ditugu

Martin bi Mallata arteko bidean.

Pondielloseko lepoa eta Garmonegro. Ni Mallata altatik gertu.

Goiko Mallatatik Batanes eta Bacias aldera

Elur jauzi zaharrak edonondik ikusten dira.


Elurreko kolorea erdi marroia da.

Igoera oraindik Garmo alderantz.

Bacias, Brazatos, Tablato, Foratulas, ...

Argualas eta Garmonegro arteko lepoa

Hor nago ni, Martinek harrapatua.

Fenias eta Las Argualas arteko lepoa 

Azken txanpak

Odeiak ugariak.


Martin iristen ari da.

Ni lepoan

Mokau bat hartu eta gero beherantz jotzen dugu ...

.... zubi honetaraino, Argualaseko erreka zeharkatzen duena.

2018/04/19

COLLARADA, BAKARKAKO IGOERA

Gaur kuadrilla ederra bildu gara mendira joateko, Kollaradara joateko hain zuzen. Hala ere Ezpatako
aterpera iritsi eta sakabanaketa hasi da, nor bere aldetik joan da eta ni, lehena joaten nintzela, ohartu gabe bakarrik gelditu nbaiz. Begirada atzera bota eta ez zegoen inor, Ezpatara itzuli eta inor ez, berriro buelta pistatik eta ezkerrerantz ikusten ditudan marra batzuk hartzen dut, La espata eta La Trapa artean dagoen bidetik sartzen naiz, sakana elurrik gabe dago baino basotik atera eta elurra hasten da.
Igoera gailurreraino bakarrik egiten dut, gailur ondoan jende askoikusten dut, nire  taldekoak eta pikolo talde ederra ere.
Jaitsiera ere toki desberdinetatik egiten dugu, batzuk ekialdeko partetik doaz, Kollaradeta alderantz, beste batzuk igo garen tokitik eta beste batzuk La Trapa aterpetik.
Azkenean mendiko egun polit bat, pasatu dugu eta Puente la reinako Anaya tabernan menu on bat dastatzen dugu. Oraindik elurra gelditzen da, denboraldia luzea izanen dela dirudi.

Pistan dena antolatzen dugu hasteko.

Harresian dagoen pitzadura horretatik joan ginen. La Trapa eta La Espata aterpe artean dago.
Hemen taldea ikusten dut.

Sakanatik ateratzen da bidea.

Gailurra eta pala handia.

Gero eta gertuago

"Campanales de Collarada", erdian Bisaurin.

Gailurrera doan kanala ezker aldean.

Hemen hiru kanal ikusten dira, gehien erabiltzen dena erdikoa da.

Ekialderantz Kollaradeta
Josu lehenengo kanal horretara hurbiltzen da, baina eskuineko jaitsiera eskiatzeko.



Kanalatik gailurrera ateratzen.
Ni eta Javier gailurrera iristen

Goian lainoa tarteka.

Orain jaistea tokatzen da.

Bistan dagoen jaitsiera eder hau gozatu genuen.

2018/04/06

ASPE 2.645 M. AISATIK




Komandokokretaren krokisa

Aspe mendiari igoera oso klasikoa egin dugu gaur. Aisara hurbidu gara hego aldetik igotzeko eta bide beretik ere jaisteko.
Gaurko, beroa, tenperatura altua iragarri dute eta elur jauziak izateko arrisku altua. Hala ere eta nahiz eta igoera hasi zeru urdinarekin, berehala odeiek zerua estali dute eta lepora iritsi baino lehenago kriston haizeteak kolpatu gaitu, kaskoa zapaltzea ekidiarazten.
Lepoko kanalatik zuzen jaitsi gara elur gogorra harrapatzen hasieran eta udaberrikoa beheko aldean. azkenean ibilaldi eta egun polita pasatu dugu Luisek eta biok


Hasieran elurrik ez dago eta zerbait ibili behar da.Aspe, llena de la garganta eta Llena del Bozo aurrean.

Estivako mendizerra atzean

Aspeko enbutura hurbiltzen gara. Ezker aldeann Llena del Bozo, eskiatzeko beste aukera on bat.

Lepotik Bisaurin agertzen da. Bernera eskuinean.

El sombrero, Mallo Rigüelo, ...

Luis enbututik pasa eta gero.


Goian Las Llanas sasi lepoa.

Hor naiz ni lanean ...

Luis Las Llanas lepoan

Llena de la Garganta

Aspeko gailurra agertzen zaigu

Atzetik Aisako ibarra

Hemendik aurrera infernu bat izan zen, kriston haizetea jotzen zuen.

Lepora iristen.

Eta hemen gelditu ginen, gailurra zapaldu ezinean.

Eta oso azkar kanal horretatik zuzen jaitsi ginen.


Ahal dugun moduan ibaia zeharkatzen dugu kotxera iristeko.