2017/10/29

ANAYET 2.574M. LOS BALCONES BIDETIK



 Urtero, neguan zeharkaldiko eskia egiteko, Anayeteko aintziren toki xarmagarrira ez naiz behin bakarrik joaten baizik eta bitan edo hirutan. Kulibillas, Arroyeras zein Anayet (Ertza) eta inguruko mendiak igotzeko. Udan ordez behin baino ez naiz egon eta orain dela ia 40 urte izan zela.
Horregatik gaurkoak, zeru urdinak, urre koloreko belardiak, aintzira gardenak, haitz gorriak eta Anayet mendiko satai ikaragarriak, hunkituta utzi naute. Eta gero gailurrera eskaladako bide polit batetik, soka-lagunak barne, igotzen bazara, sentsazio gaindiezina batekin itzultzen da.




Gaur 8.30etan portaleteko aparkalekutik atera gara Javier, Lourdes eta ni, Anayeteko "Los balcones" bidea eskalatzeko. Hasieran eski-pistatik "Canal Roya" leporaino igo gara eta handik belardi batzuk pasa eta zeharka legardi batetik pareta gainditzeko ferrata batera iritsi gara, eta gainditu eta gero oso azkar bidearen oinarrian jarri gara.

Pistatik Canal Roya leporantz (eskuinaldean)

Lepoan Anayeteko satai ikaragarria agertzen zaigu
Espelunciecha aurrean dugu, eskuinaldetik ferratara joango gara


Espelunciecha zeharkatzen

Aurrean gainditu behar dugun pareta

Ferrata hasieran tente, gero hobe.

Anayet eta "Verticea" agerian

Gure atzean Midi dago

Iritsi baino lehenago txabola baten hondakinetan mokau bat hartzen dugu. Atzean Espelunciecha eta aintzirak

Lourdes eta Javier


Bideko oinarrian. Prest hasteko.

Lehenengo soka-luzea

Goian Javier lehenengo bilketan. Lourdes hara doa.

Lourdes. Bilketa 1.

Hirugarren bilketa eta "triedroa" aurrean dugu.

Laugarren soka-luzea, V+

V+ aseguratzen. Balkoi ederra, bai horixe!!

Javier seigarren luzean, V- gainditu eta gero.

Lourdes V- pasoan.

5. Bilketatik

Lourdes pozik ere.

6. Bilketa. Bide erdia egina dugu.

ni 7. soka-luzean. 

Taillon eta Marboré zuri zuria

Infernuak, Vignemale, Garmoegro, ..
Azken hiru soka-luze falta zaizkigu. Hau bukatzen da.





Gailurra baino piska bat lehenago eskalada bukatzen da. Denok zoriontsu.

Gailurretik "AGUR"

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina