Egia esan ez duela solas gehiegi merezi gaurko ibilaldiak, inguruaz ez bada. Igoera eski pistatik egin dugu eta baita jaitsiera ere, elurra oso ona pistan eta horma bezala kanpoan, beraz, kontuz!. Mendian oso arriskutsua dago. Gu gailurreraino ez gara iritsi horregatik.
Ingurua bai, basatia, denboraldiko lehenengo elurteak zuritasunez betetzen ditu mendiak, eta egin duen hotzak hala mantendu ditu egun hauetan, hala ere gaur tenperatura igoera nabaria izan da eta horrela jarraitzekotan zaila dugu eskiekin itzultzeko. Hala eta guztiz ere, la Pierreko estazioa, gaur egun, oso ongi dago pistatik joateko.
Gaur pistetan mendiko eskiatzaileak besterik ez zeuden, nahiz eta pistak oso ongi prestatuak izan denboraldiari ongi etorria emateko. Horrela han geuden guztiok ederki aprobetxatu dugu "denboraldiko lehena" gozatzeko.
Azpian eguneko zenbait argazki daude. Han Martin eta Rafa agertzen dira, gaurko models.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina