2017/10/16

PUNTA ESCARRA 2.748 M, ZIRKULARRA.

Hasteko bi argazki jakiteko Punta Escarra zein den. Lehenengo honetan Izas Kanalatik ipar aldea neguan.


Bigarren honetan Ip zirkutik mendebaldea udan.


Canfranc herria pasatu bezain pronto, eskuin aldean Peregrinoen zubia dago. Hau da Ip zirkurantz eta bere inguruko gailurrerantz joateko abiapuntua, horien erdian Ip aintzira aurkituko dugu, presa egina du energía elektrikoa lortzeko eta inguruko ibaien emariak kontrolatzeko.


Nire gaurko helburua Punta Escarra da hain zuzen ere, 2.748 metro altuera du eta Collaradarekin batera zonaldeko mendi enblematikoenetariko bat da, horrez gain bere gailurreko piramideak bere xarma du, eskuak erabili behar baitira inguru espektakular baten barruan, kasu handiz ibili beharrekoan. Hala ere mendizale adituentzat ez du arazo arazo handirik suposatzen.

Ip aintzirara “La Solana” bidetik igo eta “La Besera” bidetik jaitsi egiten dut gaurko zirkularra osatzeko. Bi bide hauek Ipeko aterpean bat egiten dute eta biak oso interesgarriak dira. Eguzkia jotzen badu, kontutan izan behar da, eta jaitsiera La Beseratik eginen dugu, eguerdi eta arratsaldekoo orduetan eguzkia gutxiago jotzen baitu.

Nire ibilbide luzea Ip aintzira aldera La Solana bidetik hasten dut, Ip sakana esker aldetik doana da behetik ikusita. Igoera oso luzea baina oso entretenitua ere landare aniztasunagatik eta nahiz eta zenbait tokitan aldapa oso fuertea izan, orokorrean bidea oso ongi egiten da, goi aldeko belardietara iritsi arte, handik aintzira susmatzen da eta nire aurrean  zirkua inguratzen duten mendiak agertzen hasten dira. Aterpe txiki baten ondoan pasatzen naiz eta urrunago beste handiago bat ikusten da.






Aterpe hori atzean uzten dut, dagoeneko bi ordu eta 10 minutu daramat, eta nire helburua zirkutik bukaeran ikusten dut. Ezker alderantz igotzen naiz aldapa belardi aldapatsuetatik, sasilepo luzebatera iritsi arte, hemendik eten gabe igo behar da legardia zeharkatuz eta Ipeko kanalhandia pasatu eta gero, Punta Escarrako gailurreko piramideko oinarrira iritsiko naiz.










Hasteko zokalo handi bat eskuin aldean duen pitzadura batetik gainditzen dut eta ia bukaeraraino ibili arte, nire eskuinean dagoen tximinia handi batetik bira batean agertzen naiz, nire ezkerrera ibiltzen dut mendiko iparaldean agertu arte. Hemendik igoera erreza da eta oso nabaria, markak, birak eta nire intuizioa jarraitzen gailurrera iristen naiz 3ordu eta laurden ibili eta  gero.








Jaisteko ipar aldean agertu naizen tokian baina piska bat gehiago jaisten naiz eta oso bira apurtu eta arriskutsu batetik berriro oinarrira iristen naiz, hemendik igoerako tximinia ez dut jaitsi behar. Berriro aterpe handira hurbiltzen naiz eta ezker aldetik La Besera bidea hartzen dut kotxera berriro itzultzeko, honek La Solanako bideak baina marka gutxiago du, hala ere galtzea ez da erreza. Gailurretik 3 ordu pasa baino lehenago kostatzen zait jaistea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina