2017/04/20

IRABIA, IRATI OIHANEKO DIZDIRA ETA ARPEA, LAMIEN ATERPEA

"Callejeando hacia la cumbre" blogetik hartuta. Urtegia, basoa eta Ori mendia.
Udaberrian murgildurik gabiltza aspaldidanik, baina zeru urdinak eta sargoriak lehortea ekarri dute, Iratiko oihanean pagadietako hostoek oraindik ez dute atera  nahi hezetasuna sumatzen ez dutelako.
Gorputza hilabete oso bat atsedenean beharturik egon behar da eta zertxobait aktibatzeko Iratiko oihanaren bihotzean dagoen urtegia inguratzera hurbildu gara, hau da atseden aktiboa . Irabiako urtegia  Iratiko  oihanaren erdialdean dago kokatuta,  Orbaitzeta  eta  Otsagabia  udalerrien lurretan, Aezkoa  eta  Zaraitzuko  mugan, urtegiko nondik norakoa elektrizitatea sortzea izan zen eta gaur egun horretarako besterik ez da erabiltzen eta han egonda ere, inguru guztia aski babesturik nabarmentzen da.
Presagaina zeharkatzen dugu eta buru belarri pagadiaren barnean doan bidexkatik sartu, inguruarekin mimetizatzen gara eta ibiltzeari eusten diogu. Hasieran bide estua baina oso eroso eta polita aurkitzen dugu, non zuhaitzen itzalek eta zeruko zein uraren argiek gure zentzumenekin jolasten duten.
Beti bidea uraren gertu dabil eta horregatik eskuin aldeko basoaren sakontasunak eta ezker aldeko uraren zipriztinek eta koloreak gure ibilbidean xarma berezi bat sortzen dute. Eta horrela, konturatu gabe, urtegiko zubi batera iristen gara, zeharkatzen dugu eta berehala guardetxe batera iristen gara, hau ez da erabiltzen, baina inguruak esertzera eta mokadu bat hartzera gonbitea luzatzen dizkigu.

Puntu honetan Elurretako Ama Birjinaren Ermitarako bidea hartzen ahal da, guk bide errazena jarraitzen dugu eta orain arte hain goxo eta ongi ibili garen bidea desagertzen da eta pista zabal bat hartuko dugu buelta bukatu arte. Lehenago urtegiaren bukaerako adarra aurkituko dugu, Urrio ibaia da eta ia Iparraldeko mugaraino iritsiko gara. Hemen basoa irekitzen da eta zerua eta inguruko mendi batzuk ikusten ditugu, toki ederra, ibilbidearen ederrenetariko bat da. Toki honetan erreka zeharkatzen dugu Kontrasario zubitik eta hemendik pista zabal batetik urtegiko beste aldetik itzultzen gara, arazorik gabe kotxeraino.

Hemen gure ibilbidea hasten da, ...

... presagaina zeharkatuz.

Gero disfrutatzera

Bidea, basoa, ura, zerua, .....

Alde honetako bidea oso polita da.

Basoa biluzik dago oraindik eta asko ikusten da.


Urtegiko adar hau zubi horretatik zeharkatuko dugu.


Zubia zeharkatu eta berehala guardetxea.

Eguzkiak berotzen gaitu eta mokadu bat hartzen dugu.

Guardetxetik gertu pista hartzen da.


Kontrasario zubiraino

Paisaia zabaltzen da eta Iparralde ondoan dugu.

Zubia zeharkatu eta pista zabal bat kotxeraino.

Bitartean paisaia gozatzen dugu.

Koloreak, kontrasteak.


Udaberria gainean dugu.

Ori mendia, inguruko erraldoia ikusten dugu ere.

Eta berriro presan gaude.


Baina eguna ez da bukatu eta garai honetan luzea da, pastelari ginda jartzeko Mendilatz aterpean bikain bazkaltzen dugu, Malli gure lagunak beti ederki ongi tratatzen gaitu eta eskertzekoa da. Tripa beteta dugu eta eguraldia bikaina da ere, horregatik gertu dagoen Arpea  kobazuloa ikustera hurbiltzen gara, gorputzak eskertzen du eta zentzumenak askoz gehiago.











Egun bati, zer gehiago eskatzen ahal zaio?

2017/04/10

COLLARADA 2.886 M.




Aragoi ibarran sartzen garenean eta Villanua edo Bellenuga (aragoiez) herrira hurbiltzen garenean, dotore eta harro Collarada agertzen da. Jacetaniako mendirik altuena da eta ikuspen zabaletariko bat du.
Aspaldin eskiz igo nahi genuen baina gauza bat edo besteengatik ezin izan dugu eta gaur asteburuko elurteak izan zirela eta oso egokia egiteko egonen zela uste genuen. Hala ere iritsi ginenean elur eza nabarmen zen eta eskirik gabe nahiko ibili behar zela ikusten zen.
La Espatako aterpetik oinez Trapako aterpera goaz eta horren atzean dagoen Trapako pasabidea kranpoiez egin behar dugu,, handik 5 minututara goitik jaisten den elur mingain bat hartzen dugu eskiz igotzeko.
Handik igoera eta jaitsiera oso ona izan dira. Igoera elur gogorrarekin gailurreko oinarriraino eta jaisteko goitik eskiz, eguzkia elurra oso egoera onean utzi du eta ia 1000 metro desnibela eskiz gozatu dugu.

La Espata eta La Trapa aterpe arteko bidea.


La Trapa aterpe atzetik bidea ateratzen da.



Berehala pasabidea elurtua ikusten dugu.


Kranpoiakjartzen ditugu eoso gainditzeko.

Gaindtu eta gero berehala eskiekin gora

Elur eza nabaria da.

Eduardo lehenengo aldapetan, atzean Bisaurin.

Javier, Lourdes eta Eduardo. eguna eta mendia gozatzen.

Bigarren harrezia gainditu eta Collarada eta bere "Campanar" agertzen dira.




Azken pala. Erdiko pasabidetik igo eta jaitsiko gara.

Atseden bat


Eskuineko pasabidetik sartuko gara.



Pasabide aldapatsuan

Orain ertza hartu eta gailurreraino
Eduardo, Javier eta Lourdes gailurran.


Goitik Erdiko pirinio alderantz
Palas , Balaitus, ...



Midi

Mendebaldeko piriniorantz

Eduardo

Trapako aterpean berriro.