Gaur Pantikosan lo egin dugu eta goizeko 6etan atera gara. Gaur bi makinekin joan naiz, igo eta jaisten ez dira nekatzen eta ni balazte besterik ez naiz izan, Rafa eta Diego.
Hala ere buelta ederra egin dugu, elurra oso ona aurkitu dugu ere eta ibiltzea ere tokatu zaigu.
"Mallata alta"raino ez dago elurrik, baina handik aurrera asko eta goizeko ordu hauetan oso gogorra, hotza egin du eta oraindik mantentzen da, horregatik zerbait gehiago egin dugu oinez. Garmonegro alderantz jotzen dugu, azkenean eskiz baina pala oso gogorra aurkitzen dugu ordu hauetan eta Algas aldera goaz han eguzkiak ongi jotzen du eta eskiatzea gozada bat da.
Mallata alta alderantz eskiatzen dugu tarte bat eta berriro gorantz jotzen dugu, orain Fenias sakanarekin dagoen lepo baterantz (2761m.). Berriro eskiada on bat eta Diego eta Rafa Feniaseko lepora igotzen dira ni behera joaten naizen bitartean.
Jaisteko askoz beheraini iristen da eta "Mallata Baja"tik hurbil elurra badago.
Eguneko argazkiek hitzek baino gehiago esaten dute.
|
Mallata Altan. Ezkerrean lepoa Feniaseko sakanara jaisteko. |
|
Mallata Altatik oraindik oinez egiten dugu. |
|
Arguals leporantz eskiekin. Oraindik gogorra baina biguntzen. |
|
Bikote bat gure aurrean oinez |
|
Aurrean Argualaseko lepoa. Dieguito guapo, guapo. |
|
Orain beste alderantz. Vignemale, Perdido, Taillon, ... |
|
Antzeko bat |
|
Algasera igotzen |
|
Gailurran Rafa eta urrunago Diego |
|
Argualas eta Algas |
|
Rafa ere modelo ona da. Tena bailara ikaragarria. |
|
Infiernoak eta Garmonegro. |
|
Le Midi gailurretik |
|
Palas, Frondiellas, Balaitus, Costerillou, Diablos, Cristales, ... |
|
Partacua espektakularra |
|
Garmonegro eta Aguja de Garmonegro |
|
Lepo horretatik (2761m.) Fenias aldera pasatuko gara. |
|
Rafa mendiak erakusten ... |
|
...eta Diego erne. |
|
Lepora iristen ari gara, .... |
|
... aldapa gora bukatu da. |
|
Fenias lepotik. |
|
Eskiak prestatzen ditugu, .... |
|
... berriz jaisteko. Astazuak, Cilindro, Marboré, ...., Taillon, ... |
|
Pirinioa, bukaezina. |
|
Argualas eta Rafa pala ederrak gozatzen. |
|
Rafa eta Diego Feniaseko leporantz badoaz, ni beherantz. |
|
Elurra bukatu da, orain oinez,. Pantikosako babesleak. |
|
Argualas. Uda gertu dago eta Pantikosan oraindik eskiatu dugu. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina