2016/06/22

CASTILLO DE ATXER 2390 m. Ledormeur pasabidetik



Castillo de Atxer pirinioetan aurkitzen ahal dugun mendi originalenetariko bat da. Ozako oihanetik sortzen den harresiz inguratutako gotorleku ikaragarria da. Mendiko goi partean ibar makurtu bat dago. Kontraste askotako mendi bat da, gaur bezalako egun batean, urdina, gorria, berdea eta grisa lehia batean daude ea zein den nabariena, hala ere bata bestea gabe ez dira ezer.

Gaur Ozara joan gara Castillo de Atxer igotzera, beroa iragarria zegoen baina azkenean oso gustura ibili gara jotzen zuen haizearekin. Ferre, Arbilla, Iñaki, Ilka, Toño eta ni Guarrinzako pistatik igo gara kotxea aparkatu arte. Handik eskuinalderantz Lo Barcal ibarra dago eta handik igotzen gara. "Puerto d'Atxerrera iritsi baino lehenago eskuiera goaz Le Dormeur izeneko pasabidea hartzeko, handik gailurrera azkar iristen da. Pasabidean oraindik elurra zegoen eta hezetasuna nabaria zen,hala ere igoera errezten zuen. Ilka txapelduna bat bezala portatu zen eta nahiz eta mendira joaten zen lehen aldiz izan, goraino iritsi zen.
Jaitsiera bide normaletik egin zuten Toñok, Arbillak, Ilkak eta Iñakik, zirkular polit bat osatzen eta Ferre eta ni berriro kotxera joan ginenhaien bila joateko.
Goizeko 8,30ak dira. Anzotiello, Gorreta, Txinebral eta Atxerito ederrak.

Castillo de Atxer ikaragarria hemendik.

Berdetasuna nagusi garai honetan.

Ilka eta Toño lehenengo entzierroa prestatzen.

Lo Barcal ibarratik igotzen gara, atzean Guarrinza.
Gure mendia beti lepozain dugu. Arbilla prest ateratzeko

Hee vaca, heee!!! Neska ausarta, baietz!

Igo behar garen tokia asmatzen da.

Kontrasteak oso politak dira.


Lur gorria agerian gelditzen da toki askotan.

Bdea utzi dugu gure helbururantz hurbiltzeko.

Marcaton eta Lañetera Ilkaren atzean


Pasabidera iristeko bidea

Pelotoia leporantz iristen

Okre eta urdinak ikaragarriak


Ezkerreko tximiniatik sartu behar gara.

Bisaurin

Ilkari soka jartzen diogu bildurra kentzeko. Arbilla eta Toño laguntzen.

Ferre pasabidera iritsi da. Ez dakigu pasatzen ahal den ala ez, oraindik elurra dago.

Poliki poliki bagoaz.

Baietz ematen du!

Ederki!! Lortu dugu eta Ilka Toñori laguntzen dio.

Azken txanpa eta goian gaude.


Indarrak berreskuratzeko unea da.


Eta ere paisaia gozatzeko.

Hemen nago, kontalaria.

Auñamendiak negutik esnatu dira, koloreak sortzen ari dira.

Guarrinza eta Lo Barcal

Eta orain jaistera.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina