2016/05/27

EZKAURRI

Ostiral honetan Xabi eta biok Izabara hurbildu gara Ezkaurre igotzeko.
Bizikleta kotxean sartu dugu, Berroeta sakanako 4 kilometrotako pista azkarrago egiteko.

Covaloriaren argazkia

Goizeko 7ak dira eta Izabako aparkalekutik bizikletarekin ateratzen gara, Belabartzeko ateak ikusten ditugunean pista eskuinera eta hego aldera hartu behar dugu, Berroetako sakanatik joateko. Pistak gorantz jotzen du bukatzen den arte.
Han ezker aldetik oso tente den bide bat hasten da, gorri eta urdin markak dituena, eta handik gure ibilbidea hasten dugu. Bide hau oso zuzen igotzen da Ezkaurreko aintzira dagoen lautadaraino, baina oso gutxi ibilia da eta zenbait tokitan erreza da bidea galtzea. Basoa zabaltzen da momentu batean eta Ezkaurre txiki ikusten dugu.

Ezkaurre Txiki 1846 m.

Arrigorrietako puntak eta aurretikjaitsiko garen ertzatik ikusten da.
Bideak basotik segitzen du eta batzuetan ez dago oso argi  nondik doa, hala ere ongi hartzen dugu eta goiko belardietara iristen gara. Handik azkar Ezkaurreko aintzirara iristen da eta GR hartzen dugu.

GR hartu dugu eta atzean Godia  1763 m.

Aurretik Ezkaurre 2049 m.
Aintzirako belardietatik Baines 1858 m.


Ezkaurreko aintzira 1701 m.
Aintziratik bidea kanal batetik sartzen da, guk eskuineko kanal zabalagoa hartzen dugu, markarik gabe eta eskuinerantz pixkanaka jotzen GR goikaldean hartzen dugu. Handik gailurra gertu dago, haize fuertea jotzen du baina eguraldia oso polita. Goizeko 10etan goian gaude.

Kanal hau GR da, gu eskuinetik agertu gara eta hemen bidea hartu dugu.

Gailurretik Auñamendi, Hiu Erregeen Mahaia, Petretxema, ....

....mendebalderantz Ori, Otxogorri, Barazea, Lakartxela, ....
Itzultzeko GR hartzen dugu eta Berroeta sakanako beste aldetik jaisten gara.

Berriz aintziratik pasatu behar.
Eta berriz Ezkaurre politagoa. Eguzkiak ongi jotzen du.


Espelunga alderantz, urrunean Peña Forca.
Itzultzeko bidea. Arnaia eta Traviesa de Gallarifonda


Ezkaurre Txiki eta Baines. Malda horretatik igo gara.

Ezkaurre atzean gelditzen ari da. Eskuinean Kañadaxiloa

Arnaia gertu, eskuinetik inguratuko dugu.

Belabartzeko ateak eta Ezkaurre Txiki. Sakonean Berroetako sakana.

Ezkaurre gero eta urrunago. Egindako ertza guztia ikusten da.

Traviesa de Gallarifondatik, hemendik jaitsiera azkarragoa izanen da.
Berriro pistan agertuko gara eta orain bai, bizikleta izatea asko eskertzen da. Zistu bizian kotxean gaude. Oraindik ordubata ez da.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina