2016/05/20

ARAGUELLS (3037 M.), MALADEETAKO BIRA



Ostegun arratsaldean Benasque alderantz abiatzen gara, Lourdes, Javier eta ni. Bokata bat bidean jaten dugu eta Besurtara 9:30etan iristen gara, dena prestatzen dugu eta oinez hasten gara Renclusarako bidea. Handik gutxira eskiz jarri eta ziztu bizian aterpean gaude.

Ostiralea goizeko 6retan Diegorekin gelditu gara, Lizarratik beste lagun batekin etorri da baina Besurtan lo egin dute. Oso puntual aterpean agertzen da, bere laguna Anetora joan da eta gu Alba leporantz abiatzen gara. Gaurko plana ez zen oso argi, bakarrik Araguellseko punta igo nahi genuela argi genuen, gero Maladetako bira bukatu Coronas lepotik ala berriro etorri garen lekutik itzuli, ez genuen oso argi zer zen motzagoa.

Lourdes Renclusatik ateratzen

Hasi baino lehen hartu behar dugun bidea ikusten dugu

Diego eta Javier ere prest ateratzeko

Lehenengo aldapak, ...

... eta betiko klasikoak.

Makineria martxan jarri da. Lourdes eta Javier.

6:30etan ateratzen gara, agian beranduegi buelta hori emateko, baina adinagatik alperrak bihurtu gara eta zama horrekin ibiliko gara.
Ez du hotz handirik egiten baina hala ere elurra gogortu da eta hasieratik ganibetak jartzen ditugu, askoz seguruago ibiliko gara. Alba leporantz gelditu gabe baina oso lasai bagoaz, paisaiatik gozatzen eguraldia ezin hobeagoa delako.

Hirumilak Lourdesen gainean. Pico Alba, Pico Mir, Delmas .......

Hau da! Mendi sorta ederra. Elur jauzi ederra goiko zirkutik bota du.

Oraindik eguzki izpiak indarrik gabe daude, geroago ez.

Padernako aintziratik aldapak eten gabe.


Alpa lepoa gertu dago, atzetik eguzkia lepozaina.


Diego aspertzen da, beti gure zai.

9etan Alba lepoan gaude eta gelditu gabe gogorra baina oso ona eskiatzeko dagoen elurretatik Cregueñako aintzirara jaisten gara. Bidean Araguells agertzen zaigu. Bitartean Katalandar talde bat gurekin animatu dira bidea ezagutzen ez dutelako eta horrela koadrila biltzen gara bira emateko.

Alba lepora eta gero. Diego araguells aurrean.
Araguells lepotik Cregueñako aintzira.
Lepotik 100 metrotara gailurra.

Vallibierna

Aneto, Estase korridorea eta Llosas ertza.

Diego eta biok gailurrean.

Cregueñako aintziratik, oraindik ezer jan gabe gorantz jotzen dugu atsedenik hartu gabe, kranpoiak jartzen ditugu aldapa tenete eta gogorra delako. 10etan araguellseko lepora iristen gara eta diego, ni eta bi katalandar gailurra zapaltzen dugu. Katalandarrak ekialdeko kanal batetik jaisten dira eskiatzen, gu pixka bat jaitsi eta eskia Koronaseko aintzirara goaz. Bitartean Lourdes eta Javier aurreratu dira lasaiago ibiltzeko.

Lourdes Coronaseko lepora nondik jo asmatzen.

Javier Coronaseko lepoan. Atzean Araguells.

Coronas mendia 3293 m.

Portillonetik Aneto.
Koronaseko aintziran zerbait jaten dugu eta berriz lanera, fokeatzera, jada nekea nabaritzen da eta Coronaseko lepora dagoen igoera luzea nekez egiten da. 12:45etan lepora iristen gara, gure lagun katalandarrak Anetora doaz eta gu Portillonetik Renclusara, behetik elura oso txarra dago eta gehio nekatzen gara,dena den aterpean hartutako garagardoak eta saldak indarrak ematen dizkigu Besurtaraino joateko.
Eta guzti hau bazan edo ez bazan sar dadila ......

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina