Urteen zehar zenbat aldiz ibili gara Bisaurin, Bernera eta Lizara inguruko mendietan!. Eta orain gutxi arte bista ez diot gainean jarri gure gaurko protagonistari. Cupula de Secús, Bernera eta Bisaurin artean dago, Plana Mistresa gainean.
Ipar aldetik ikusita basatia agertzen da eta bere gailurrak "Cupula" antza du, hego aldetik ikusita mendizerra luze batean kokatuta dago eta ia ez da bereizten, baina ere maldak tente eta politak ditu.
Gailurran zaudenean mendietako itsas baten erdian kokaturik zaudela dirudi. Galdu behar ez den esperientzia bat da.
|
Cupula de Secus Hego aldetik ikusita. |
|
Hemen, Fidelen argazki polit honetan Cupularen ipar aldea ikusten da. Sorbaldatik dagoen jaitsiera ederra bistan dago. |
KLIKATU HEMEN FIDELEN BLOGEAN IKUSTEKO
Ipar Liouviella
igo nintzen behin eta Puntal de Secus eta Liouviella arteko mendizerran mendi
polit bat harro sortzen zen besteen artean eta inoiz ohartu ez nintzen mendi horretaz
begietatik sartu zitzaidan eta barnean dugun biltegian gorde nuen, lehentasuna
dutenen biltegian.
Mendi hau “Cúpula
de Secús” zen, Estanés aintziratik ikusita edota “Aguastuertas” lautadatik edo
… irudi ikaragarria du, ipar pareta basatia eta bere izenak azaltzen duen
bezala “Cúpula” eder batek, kapela moduan, bere gailurra estaltzen du.
Niretzat iritsi zen garaia mendira joateko eta
aukera ona iruditu zitzaidan hara hurbiltzeko. Interneten ongi ikasita izan eta
gero, plana nire buruan egin nuen, Lizaratik igo eta elurreko baldintzak onak balira, ipar aldetik, Estanes
aldera jaitsi eta “Valle de los Sarrios”etik berriro Lizarara itzuli oso
zirkularra interesgarria iruditu zitzaidan.
Guasapetik proposamena bota nuen eta Jabi,
Eduardo eta ni martxan jarri ginen Lizara alderantz. Han egun batzuk pasatzen
ari ziren Karmelo, Rut eta Eliseorekin topo egiten dugu eta elkarrekin
Kupularantz ateratzen gara.
Igoera oso polita eta anitza da, ertzera
iritsi arte eskiz eta handik trepada batez mendiko sorbalda gainditu behar da kanal
errez batetik, zailtasuna 1. gradukoa gehien bezala. Hasieratik inguruko giroa
oso ona bazen, ertza gainditu genuenean, Pirinio osoa gure oinetara zabaldu
zen, ikaragarria!.
Mendiko sorbalda pasatu eta kupula igotzea
besterik ez da gelditzen, eskiak han uzten ditugu eta azkar, beste kanal
batetik gailurreraino iristen da. Han bai, espektakulua gozatzen dugu,
argazkiak alde guztietara bota eta beste asko ere gure artean egiten ditugu.
Azkenean itzultzen gara eta kupularen oinetan zerbait jaten dugu handik eskiz
jaitsi baino lehenago.
Jaitsiera ikusita nuen argazkietan baina ez dut
inon ere aurkitu hango jaitsieraren gainean. Sorbaldatik eta hego aldean gailur
azpian dagoen elur faja batetik jaisten dugu, hasiera erdi malda bat egiten
dugu eta elur nahikoa dagoen lehenengo kanaletik beherantz botatzen gara.
Jaitsiera ona eta interesgarria, baina nik zorte txarra izan dut eta lehenengo
biretan erori eta belauna izorratzen zait.
Pena eta errabia handia dauzkat baina seguru itzuliko
naizela eta jaitsiera ere gozatuko dudala.
|
Jabi eta Eduardo. Atsedeana eskiak jarri baino lehenago |
|
Rut eta Jabi Plana Mistresara iritstean, goian Secuseko lepoa ikusten da. |
|
Hemen, igoera nondik egin genuen ongi ikusten da. Jaitsiera ere markatu dut. |
|
Ertza gainditu dugu eta orain, alde guztietan ikuspegi bikainak ditugu |
|
Ipar Liouviella eta Hegokoa han daude. Mendi bitxia iparrekoa! |
Sorbalda gainditzeko kanal honetatik oso errez igotzen da, hasieran harriekin kontuz ibili behar da.
|
Kupula azpian gaude eta beste kanal batetik igo behar da. |
|
Aguas Tuertas, ....... |
|
..... Bisaurin, ...... |
|
..... erdian Telera, ... |
|
............................ |
|
... Collarada, Aspe, ...... |
|
... eta gu, Karmelo, ni, Jabi, Rut eta Eduardo, politenak, bueno politena argazkia ateratzen ari da, Eliseo, eskerrik asko txapeldun |
|
Hemen bai, Rut eta Eliseo gailurretik jaisten. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina