2015/03/11

AUÑAMENDI 2.507 m.

Auñamendi mendira lehenengo igoera erregistratua 1771ko uztailaren 28an izan zela bazenekiten? Ba, bai, François Flamichon ingeniari-geografo biarnoarra gailurra zapaldu zuen lehenengo ezaguna da.

Flamichon erregearen geografoa zen eta 1771. urtean pirinioetara bidali zuten, bertan mapa lantzeko, baina oso goiz hil zen (1750-1788) eta bere lana 1786 urtean osatu zen eta 1816. urtean argitaratu zen. Pirinioko goi mendiak ezagutu zituenean bere bizitza, nolabait aldatu zen. Hau idatzi zuen: " J'ai vu crouler des montagnes et leurs débris pulvérisés s'exhaler en fumée et en odeur de soufre; j'ai vu enfin la nature en ruine expirant sous ses propres débris. Tant d'horreurs et tant de ruines ont agrandi mon âme et l'ont naturellement portée a la contemplation des Pyrénées... C'est au sommet des pyrénées qu'on voit, avec admiration, combien l'homme est petit et combien la nature est grande." - "Mendiak nola hondatu ziren eta bere hondakin hautsetatik kea sufre usainez jariatzea ikusi dut, azkenik nik ikusi dut natura erortzear azken arnasa hartzen bere hondakinen azpian. Hain beste izuk eta hain beste hondakinek nire arima zabaldu dute eta pirinioak naturaltasunez begiratzera eraman naute … Pirinioetako gailurrean ikusi dut harridurez, gizakia zer txikia den eta natura zer handia den.” (gutxi gora behera).



Bi urte Auñamendiri bisita egin gabe pasatu dira eta bi hilabete mendia zapaldu gabe ere pasatu dira. Horregatik gaur egun berezia da eta estreinaldi moduan Auñamendi opari bikaina da.
Gaur Karmelo eta biok goizeko 7etan Iruñetik ateratzen gara, eguraldi oso ona iragarri dute eta badaezpada goiz ateratzea nahiago izan dugu, gero ez zela beharrezkoa konturatu gara, elurra orokorrean, gogorra mantendu delako eta beroak zigortu ez duelako.


Errepideko helikoidal bihurgunean ateratzeko parestatzen gara

Azkar Arlas agertzen da, punta ederra dudik gabe.

Karmelo lehenengo pausoekin berotzen

Lakontienda zeharkatu eta gero gorako aldapak hasten dira, atzean Lakartxela, otxogorri, Barazea eta Ori agertzen dira.



Lehenengo aldiz Auñamendi agertzen da gure aurrean. Beti basatia


Lakora, Lakartxela, Otxogorri, Barazea eta Ori

Soumcuy, Contende eta Auñamendi.

Soumcuy eta bere karst

Karmelo, Auñamendi bezain handia.



Auñamendiko palara hurbiltzen ari gara. Ikusten den eskuineko aldapatik jaitsi ginen eta Karmelo susto handi bat eman zidan, erori zen eta harri gainetik pasatu zen.

Pala erditik Ori alderantz

Eta hemen Collarada alderantz

Azken txanpa eta gailurrera.



Karmelo iristen da, bikain!!

Pazientzia handia izan du nire martxan igotzeko, ia hiru ordu eta erdi iristeko.


Nola ez! ni oso pozik ere goian eta ongi egoteagatik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina