2015/03/17

ASPE EDO "PICO DE LA GARGANTA DE AISA" 2.645 m.

"AITONAK" taldea gaur antolatu da eta ateraldi polit bat egin dugu, Aspe edo "Pico de la garganta de Aisa"-ra hain zuzen.
Iristen ari gara eta berehala lehenengo eragozpena, elurrak errepidea mozten du, bi kilometro luze oinez egin behar dugu. Gero dena ongi doa, azkenean guk pentsatzen genuen izan behar zen hain beste elurrik ez dugu aurkitu eta behetik, zenbait puxketan belardietan ibili gara.
Igoera oso mantso egiten dugu, nik ezin dut nire makinaria behartu, bi hilabete ibili gabe egon naiz eta nabaritzen da. Taldea erritmora moldatzen da, nor bere moduan, Diegok bere martxa hartzen du eta gailurran itxoiten du, Oskar eta biok "auto erratza" ibiltzen gara, eta gainerakoak tartean paisaiaz gozatzen.
Azkenean gailur aurrera iristen gara eta guztiak kranpoiez gorantz abiatzen dira, ni izan ezik, ezkerreko aldakatik mina hasi zaidalako igotzen ginen bitartean eta jaitsiera ere, nolabait, izorratu dit.
Txikitasun hori aparte, egun ederra izan dugu, elurra ere, nahiz eta aldakorra egon, ongi portatu da eta bukatzeko "Anaiak" jatetxean bapo bazkaldu dugu.
Martin, Iñaki, Luis, Oskar, Carlos, Diego eta ni gaurko ateraldiaren protagonistak izan gara.


 
  Saleras aterperantz doan pistatik Aspe, Llena de la Garganta eta llena del Bozo agertzen dira.

Bernerako mendikatea, Llena del Bozo eta Llena de la Garganta

Mallos de Letxerin eta Rigüelo

Zenbait tokitan elurra ez zegoen eta eski-belarra egiten dugu

Taldea enbutura iristen, aurean llena del Bozo

Enbutu eta gero pala on bat dago, elur ona aurkitu genuen.

Pala eta gero "Las Llanas" sasi lepora iristen gara. Carlos eta Martin arnasa hartzen.

Las Llanasetik Aspeko azken palara oso zuzen joaten da. Aurrean gure helburua dago.

Oskarrek eta Iñakik oraindik nire erritmoa aguantatzen dute.

Azkenean guztiak aurretik uzten ditut.

Azkenean Oskar da nire martxa eramaten duen bakarra.

Aisako ibarra

Hurbil da helburua, oraindik azken pala igo behar da.

Llena de la Garganta Aspeko palatik. Oskar badator.

Nire lagunak gailurran daude, ni gailur aurrean gelditzen naiz.

Goian hotza eta haizea dago. Urrunean "Peña Oroel" ikusten da.

Iñaki eta Martin gailurrera iristen dira.

Luis, Diego eta Iñaki gailurran.



Martinek egindako bideoa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina