2015/03/31

CUPULA DE SECUS 2.421 m.

Urteen zehar zenbat aldiz ibili gara Bisaurin, Bernera eta Lizara inguruko mendietan!. Eta orain gutxi arte bista ez diot gainean jarri gure gaurko protagonistari. Cupula de Secús, Bernera eta Bisaurin artean dago, Plana Mistresa gainean.
Ipar aldetik ikusita basatia agertzen da eta bere gailurrak "Cupula" antza du, hego aldetik ikusita mendizerra luze batean kokatuta dago eta ia ez da bereizten, baina ere maldak tente eta politak ditu.

Gailurran zaudenean mendietako itsas baten erdian kokaturik zaudela dirudi. Galdu behar ez den esperientzia bat da.

Cupula de Secus Hego aldetik ikusita.

Hemen, Fidelen argazki polit honetan  Cupularen ipar aldea ikusten da. Sorbaldatik dagoen jaitsiera ederra bistan dago.
KLIKATU HEMEN FIDELEN BLOGEAN IKUSTEKO


Ipar Liouviella igo nintzen behin eta Puntal de Secus eta Liouviella arteko mendizerran mendi polit bat harro sortzen zen besteen artean eta inoiz ohartu ez nintzen mendi horretaz begietatik sartu zitzaidan eta barnean dugun biltegian gorde nuen, lehentasuna dutenen biltegian.
Mendi hau “Cúpula de Secús” zen, Estanés aintziratik ikusita edota “Aguastuertas” lautadatik edo … irudi ikaragarria du, ipar pareta basatia eta bere izenak azaltzen duen bezala “Cúpula” eder batek, kapela moduan, bere gailurra estaltzen du.
Niretzat iritsi zen garaia mendira joateko eta aukera ona iruditu zitzaidan hara hurbiltzeko. Interneten ongi ikasita izan eta gero, plana nire buruan egin nuen, Lizaratik igo eta elurreko baldintzak onak balira, ipar aldetik, Estanes aldera jaitsi eta “Valle de los Sarrios”etik berriro Lizarara itzuli oso zirkularra interesgarria iruditu zitzaidan.
Guasapetik proposamena bota nuen eta Jabi, Eduardo eta ni martxan jarri ginen Lizara alderantz. Han egun batzuk pasatzen ari ziren Karmelo, Rut eta Eliseorekin topo egiten dugu eta elkarrekin Kupularantz ateratzen gara.
Igoera oso polita eta anitza da, ertzera iritsi arte eskiz eta handik trepada batez mendiko sorbalda gainditu behar da kanal errez batetik, zailtasuna 1. gradukoa gehien bezala. Hasieratik inguruko giroa oso ona bazen, ertza gainditu genuenean, Pirinio osoa gure oinetara zabaldu zen, ikaragarria!.
Mendiko sorbalda pasatu eta kupula igotzea besterik ez da gelditzen, eskiak han uzten ditugu eta azkar, beste kanal batetik gailurreraino iristen da. Han bai, espektakulua gozatzen dugu, argazkiak alde guztietara bota eta beste asko ere gure artean egiten ditugu. Azkenean itzultzen gara eta kupularen oinetan zerbait jaten dugu handik eskiz jaitsi baino lehenago.
Jaitsiera ikusita nuen argazkietan baina ez dut inon ere aurkitu hango jaitsieraren gainean. Sorbaldatik eta hego aldean gailur azpian dagoen elur faja batetik jaisten dugu, hasiera erdi malda bat egiten dugu eta elur nahikoa dagoen lehenengo kanaletik beherantz botatzen gara. Jaitsiera ona eta interesgarria, baina nik zorte txarra izan dut eta lehenengo biretan erori eta belauna izorratzen zait.

Pena eta errabia handia dauzkat baina seguru itzuliko naizela eta jaitsiera ere gozatuko dudala.

Jabi eta Eduardo. Atsedeana eskiak jarri baino lehenago


Rut eta Jabi Plana Mistresara iritstean, goian Secuseko lepoa ikusten da.


Hemen, igoera nondik egin genuen ongi ikusten da. Jaitsiera ere markatu dut.









Ertza gainditu dugu eta orain, alde guztietan ikuspegi bikainak ditugu




Ipar Liouviella eta Hegokoa han daude. Mendi bitxia iparrekoa!


Sorbalda gainditzeko kanal honetatik oso errez igotzen da, hasieran harriekin kontuz ibili behar da.



Kupula azpian gaude eta beste kanal batetik igo behar da.

Aguas Tuertas, .......

..... Bisaurin, ......

..... erdian Telera, ...
............................

... Collarada, Aspe, ......

... eta gu, Karmelo, ni, Jabi, Rut eta Eduardo,  politenak, bueno politena argazkia ateratzen ari da, Eliseo, eskerrik asko txapeldun

Hemen bai, Rut eta Eliseo gailurretik jaisten.

2015/03/17

ASPE EDO "PICO DE LA GARGANTA DE AISA" 2.645 m.

"AITONAK" taldea gaur antolatu da eta ateraldi polit bat egin dugu, Aspe edo "Pico de la garganta de Aisa"-ra hain zuzen.
Iristen ari gara eta berehala lehenengo eragozpena, elurrak errepidea mozten du, bi kilometro luze oinez egin behar dugu. Gero dena ongi doa, azkenean guk pentsatzen genuen izan behar zen hain beste elurrik ez dugu aurkitu eta behetik, zenbait puxketan belardietan ibili gara.
Igoera oso mantso egiten dugu, nik ezin dut nire makinaria behartu, bi hilabete ibili gabe egon naiz eta nabaritzen da. Taldea erritmora moldatzen da, nor bere moduan, Diegok bere martxa hartzen du eta gailurran itxoiten du, Oskar eta biok "auto erratza" ibiltzen gara, eta gainerakoak tartean paisaiaz gozatzen.
Azkenean gailur aurrera iristen gara eta guztiak kranpoiez gorantz abiatzen dira, ni izan ezik, ezkerreko aldakatik mina hasi zaidalako igotzen ginen bitartean eta jaitsiera ere, nolabait, izorratu dit.
Txikitasun hori aparte, egun ederra izan dugu, elurra ere, nahiz eta aldakorra egon, ongi portatu da eta bukatzeko "Anaiak" jatetxean bapo bazkaldu dugu.
Martin, Iñaki, Luis, Oskar, Carlos, Diego eta ni gaurko ateraldiaren protagonistak izan gara.


 
  Saleras aterperantz doan pistatik Aspe, Llena de la Garganta eta llena del Bozo agertzen dira.

Bernerako mendikatea, Llena del Bozo eta Llena de la Garganta

Mallos de Letxerin eta Rigüelo

Zenbait tokitan elurra ez zegoen eta eski-belarra egiten dugu

Taldea enbutura iristen, aurean llena del Bozo

Enbutu eta gero pala on bat dago, elur ona aurkitu genuen.

Pala eta gero "Las Llanas" sasi lepora iristen gara. Carlos eta Martin arnasa hartzen.

Las Llanasetik Aspeko azken palara oso zuzen joaten da. Aurrean gure helburua dago.

Oskarrek eta Iñakik oraindik nire erritmoa aguantatzen dute.

Azkenean guztiak aurretik uzten ditut.

Azkenean Oskar da nire martxa eramaten duen bakarra.

Aisako ibarra

Hurbil da helburua, oraindik azken pala igo behar da.

Llena de la Garganta Aspeko palatik. Oskar badator.

Nire lagunak gailurran daude, ni gailur aurrean gelditzen naiz.

Goian hotza eta haizea dago. Urrunean "Peña Oroel" ikusten da.

Iñaki eta Martin gailurrera iristen dira.

Luis, Diego eta Iñaki gailurran.



Martinek egindako bideoa