Aurten eguraldi ona eta elur eza dela eta , udako denboraldia luzatzen ari da eta mendiko ibilaldi politak egitea uzten digu.
Gaur ez dut lagunik aurkitu ibilaldi hau egiteko eta bakarrik joan naiz Aisako zirkuko hiru handi hauek egitera.
Goizeko 8,20ak dira kotxetik ateratzen naizenean, pistatik hasten naiz eta berehala nire helburuak aurrean agertzen dira, ezker aldean las Saleras aterpea utzi eta erreka gurutzatzen dut aldapa gorantz hasteko.
Aspera neguan eta eskiz hainbat aldiz ibilitako bidetik joaten naiz,oso famatua den inbutuaren bila.
Azkar kartel honetara iristen naiz eta zuzen segitzen dut bidea, Aspe igotzeko pasatu behar den inbuturantz.
Igotzen naizen bitartean eguzkiak goiko kaskoak pizten ditu, eta eguneko lehenengo izpiek Bisaurinentzat dira, Bozo lepotik sortzen.
Bidea inbutu pasa eta gero eskuinera doa, legardi batetik oso ongi markatuta, tente igotzen da karst batera iritsi arte, hemen harri eta zuloen artean pasatzea da lana. Bidea eskuinerantz segitzen da harri zuri espektakularrak zeharkatzen, Larra antzekoa da. Laberinto batean gaudela Aspe gure aurrean agertzen da.
Bide hau neguan egiten ohituak gaude eta elurrez estalita dagoenean ezin da pentsatu gure azpian daukaguna, udako bide normala negukoa baino ezker alderagoa joaten da, eta karsteko harri zuriek, Aspeko azken puxkekin kontraste handia egiten dute.
Azkenean kolorea aldatzen da, belardiak eta harri ilunagoak agertzen dira, igoera erreza da baina tximinia antzeko bat igo behar da, trepada erreza da, baina zailtasuna ematen dio igoerari.
Atzean Estibako mendizerra (2.177 m.) eta Aisako ibarra gelditzen dira.
Lepora iristen naizenean haize zakarra jotzen hasten da eta gailurran haizea eta freskoa nabaritzen da. Eguneko lehenengo helburua lortu dut, mokau bat hartzen dut ospatzeko edo indarrak berreskuratzeko, argazki batzuk egiten ditut eta nire pauso motelaz Llena de la garganta aldera abiatzen naiz.
Aspeko lepora jaisten naiz eta hemendik aurrera niretzat dena berria da, ez dut bidea ezagutzen eta internetez ikusitakoaz bidea asmatzen noa.
Lepotik eskuin alderantz inguratzen dut pasabide bat aurkitzeko (argazkian hezi batekin).
Hau oso erreza da eta Llena de la garganta goiko aldean kokatzen zaitu. Hemendik gora joaten da arazorik gabe.
Gailurreko muinotik azken erronka tente altzatzen da. Gero nondik jaitsi asmatu beharko dut, baina bitartean igoeraz eta ikuspegiaz gozatzen dut.
Gailurretik Aspe eta bere ipar aldeko elurtegiak ikusten ditut. Eguneko bigarrena lortu dut, niretzat balore bikoitza du mendi honetara igotzen naizen lehendabiziko aldia delako.
Aspen ez bezala, haizerik ez du jotzen eta gustura egoten da, hala ere ibiladiko zailena hemendikk aurera dator. Tximinia bat aurkitu behar dut, Walon edo Napazal lepora iristeko tximinia bat dago eta ez dut ezagutzen, horregatik lehenbailehen joaten naiz paso horren bila.
Jaistean eskuin alderantz noa, munarriak bilatzen, hasieran ez dago oso argi eta dudatzen dut, azkenean nabaria den tokia aurkitzen dut eta zerbait jatera gelditzen naiz. Lasaiago baina oraindik jakin gabe nolakoa den tximinia. Llena del Bozoren igoera aztertzen dut (urdinez markatua) eta beherantz abiatzen naiz.
Erreza da baina kasu handiz ibili behar da, harri solteak daude. Argazki honeta gotik ikusten ahal da.
Honetan behetik ikusten da ximinia
Legardira iritsi eta oso markaturik dagoen bidexka batetik lepo batera iristen da, hemendik Walon leporantz bidea ez dago hain argia, baina arazorik gabe ibiltzen da.
Lepotik harro dago egindako mendia eta sentsazio onak sentiarazten dizkizu.
Berriro aldapa gora, eguneko azken igoera. Edelweis asko dago igoera honeta, denboraldiko bukaera dela nabaritzen da oso lehorrak daudelako.
Igoera oso tente da eta poliki joaten naiz, atzera begiratzen dut egindakoa ikusteko eta deskantsatzeko. Argazkian nondik jaitsi dut agertzen da .
Goiko aldera iristean pasabide natural honetatik joaten da gailurra gainditzeko.
Ertza gainditzen dut eta gero jaitsiko dudan beste aldea ikusten dut. Bernera nire aurrean zabaltzen da eta Bisaurin beti guztien gainetik dago.
Itzultzeko ipar mendebaldeko legardi ikaragarria jaisten dut eta mendia inguratu eta gero bidea harrapatuko dut kotxeraino irsteko.
Aspeko inbututik gertu (ur fresko eta gardena) iturri hau aurkitu nuen, ze nolako oparia!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina