2014/09/25

CADIER ORRATZA ETA FRONDIELLAK

Argazkian egindako gailurrak ikusten ahal dira. (Kilkatu argazkian handiago ikusteko)
Abentura piska bat galtzen da, egia da, baina mendira joatea eguraldi bikaina izanen dela ziurtatua luxo bat da.
Karmelo nire bila pasatu zen eta Sallent aldera abiatu ginen. Aspaldiko plana nuen buruan, Frondiella guztiak egin eta ondoko Cadier orratza ere, eta hau egun aproposa izan zen. Irailan elur gutxiago badago eta elurra zapaldu gabe ia mendi guztietara hurbiltzen ahal da, ere pisu gutxiago eramaten da, ez pioleta, ez kranpoiak. Sokatxo fin bat bada ez bada ere bai eraman ganuen, gero ez genuen erabili.
La Sarran tenperatura aldaketa nabaritu genuen, dezente freskatu zuen eta igoeran eskertu genuen. Aterpera afaltzeko  orduan iritsi ginen eta ia deskansatzeko astirik izan gabe platerrekin buru belarri sartu ginen. Berehala oheratu eta deskantsatzera.
Goizeko 6,40etan, ilunpean, ateratzen gara eta egunsentia eta eguzki lehenengo izpiak gozatzen ditugu Cadier orratza azpian gaudenean.
Orratza honetara igotzeko, La Tour lepoa baino lehenago ezker aldera jo behar da, oso markatuta dagoen kanal bat hartzeko. Beti elurtegi bat dago lehenago eta oso gogorra zegoenez eta kranpoirik eramaten ez genuenez, ezker aldetik inguratu genuen. Kanal horretatik errez igotzen da, hori bai, nahiz eta Karmelo ikusi kaskorik gabe, kaskoa buruan ezinbestekoa da. Lepora iritsi baino piska bat lehenago eskuin aldera joan behar da gailurrera iristeko. Igoera ez da zaila, 2+ gradua gehien bezala, kontuz ibili behar da harri solteak baitaude.
Eguzkiko lehen izpiek mendiari sua ematen diotela dirudi. Eskuineko punta D'Ussel orratza, gero Costerillou dorrea eta Balaitous.

La Tour lepoa, ezkerrean gure lehenengo mendia Cadier orratza.

Karmelo (kaskorik gabe) elurtegia inguratzen.

Hemen kanalan sartuta.

Kanalatik eskuinaldetik errezagoa ibiltzen da.

Lepora iritsi baino  lehenago esku aldera jo behar. lepotik beste aldera Ipar Frondiella.

Karmelok mendiko azken aldapak erasotzen ditu

Esforzuaren saria, gailurra
Cadier orratzan

Ezin gara erlaxatu, mendia oso tente da eta kontu handiz jatsi behar da.

 
Gero elurtegi horren gainean pasatuko gara.

Lepotik plaka bat zeharkatu behar da igotzen hasteko.

Plaka pasatu eta gero mendia hego aldetik inguratzen da.

Mendia inguratzeko apal batzuk pasatzen dira. Ingurua beti oso polita, hemen Garmonegro, Infernuak, Punta Zaharra, Llena Cantal, Gaurier, ..... lekuko ditugu.

Azken txanpa eta goian gaude. Granitoaren kalitatea oso ona da eta itxaspena bikaina da.

Ipar Frondiella, eguneko 2. gailurra.
 Ipar Frondiellatik kanala batzuk zeharkatzen dira eta oso azkar Frondiella nagusira iristen da.
Frondiella, eguneko 3. gailurra.

Beti Balaitous, inguruko erraldoia, guri begira.

Partacua mendizerra urrunean, gertuago Musales, Sanchacollons eta La Forqueta. Lehenengo planoan Erdiko Frondiella.

Harri pilo hau Frondiella Nagusia da.

Hemendik aurrera mendia zabaltzen da eta erososago ibiltzen da, Erdiko Frondiellara iristen gara eta eguneko 4. gailurra egiten dugu.
Orain ertza uzten dugu eta ipar aldetik ertza azpian kokatzen gara Hego Frondiella azpian egon arte. Bitartean elurtegi batzuk inguratu behar izan ditugu.
Hego frondiella bira nabari batetik hartzen da, tximinia bat zeharkatzen eta gero mndia inguratzen kanal zabal batera iristen da, hemendik igo behar da.


Eguneko azken gailurra H.M. Frondiella

Karmelo azken Frondiellan.

Cambales, Fatxa txikia, Gran Fatxa (Vignemale atzean), Pecicos ertza, Punta zarra, Gaurier, Piedrafita, ...

... Tebarray lepoa, Tebarray, Atzean Infernuak, Garmonegroko orratza, Garmonegro, Algas, Argualas

Tenako Ibarra beti miresgarria, eskuinaldean Partacua. Lehenengo planoan Sanchacollons eta Arnales










Balaitous eta Arrieleko aintziraren isurbidea.


Arrieleko lehenengo aintzira, urrunean Pico de la Soba.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina