Denbora luze,oso luze, pasatu da Iñaki eta Susanarekin mendira joan nintzen azken alditik. Nire lagun hauekin ordu eta egun asko ibili gara mendian eta beti oso momentu alaiak eta politak pasatu ditugu, horregatik berriz elkartzeak mendira joateko poztasun handia erakartzen dit.
LEHENENGO EGUNA (2014-09-01)
Luchonetik gertu Oô ibarra dago eta honetan "granges d´Astau" daude. Hemendik bide luze eta polit bat ateratzen da Portilloneko laku inguruan dauden mendi handietara igotzeko. Bidea hiru puskatan egiten da, lehenengoa oso turistikoa da eta "Lac d´Oô" eta bere aterpe-tabernara hurbilduko gaitu. Bidea oso zabala eta erosoa da, hasierako pista harrizko bidean bihurtzen da eta baso sakonean sartzen da, helduera ikaragarria da, laku sakonak eta aurrean dagoen ur jauziak heltzeko esforzua justifikatzen dute.
|
Iñaki eta Susana hasierako bidean. |
|
Ibar berde honetan Granges d´Astau daude. |
|
Lac d´Oô, ur jauzia eta Quairat (3.060 m.) (Ahaztu zait, gure gazela lehenengo planoan) |
Bigarren zatia Espingo leporaino eginen dugu. Horretarako eskuineko lakuertzetik bidea jarraituko dugu, hasieran basotik eta bukaeran eguzkipean zigi zaga batzuk eta gero lepora iristen da. Eskuinean Espingoko aterpea eta bere lakua ditugu. Toki ere ikaragarri polita eta basatia.
|
Lac dÓô inguratzen dugu altuera hartzen dugun bitartean. |
|
Lakua goitik ikusita |
|
Espingoko lakua eta aterpea. |
Espingon atsedenalditxo bat egiten dugu, honaino ere jende asko iritsi da eta denok inguruaz gozatzen dugu. Orain altuera galdu behar dugu Saussat lakua inguratzeko eta Jean Arlaud aterpera eramango gaituen azken zatia egiteko. Gure aurrean Tusse de Montarque beti erreferentzia bezala izanen dugu, dena den oso markatua den bidea jarraituko dugu altuetara joateko eta aterpe ingurura iritsi arte ez da leunduko.
|
Saussat lakua eta Tusse de Montarque. Bidea ezkerreko lepora iristen da. |
|
Espingo urrun eta behean gelditu da |
|
Portilloneko presa eta zirkoa osatzen duten hirumilak |
|
Quairat |
|
Literola lepoa, Pico Royo, Perdiguero |
|
Perdiguero, Portilloneko lepoa eta Portillon d´Oô |
|
Igoerako krokisa (Igertuko blogatik hartuta) |
BIGARREN EGUNA (2014-09-02)
Gaur Portillon d´Oô (3.050) eta Seil dera Baquoko ertza eginen ditugu, Portillonez gain, zeharkaldi honetan Portillon txikia (3.000 m.), Seil dera Baquo (3.110 m.), Cap dera Baquo Or.(3.103 m.), Cap dera Baquo Occ. (3.097 m.) eta Tusse de Montarque (2.883 m.) egin ditugu ere.
Aterpean azken orduan gosaltzen dugu, ez dugu presarik, eguraldia oso ona iragarri dute eta berriro aterpera itzuliko gara. Goizeko 8etan martxan jartzen gara, oraindik itzala nagusi da eta eguzkia goiko puntak besterik ez ditu ukitzen, freskotasuna lehenengo aldapetan geldituko da.
Portilloneko lepora abiatzen gara, bidea nabaria da baina erne ibili behar da ere ez galtzeko. Morrenak, tamaina guztietako harriak eta azkenean glaziarra zeharkatu behar ditugu lepora iristeko, azkenean kranpoiak jartzen ditugu eta Portilloneko glaziarreko azken palatik lepora iristen gara.
|
Presa zeharkatu eta gero bidea harrapatzen dugu. |
|
Portilloneko lakua zeharkaldi osoan hurbil izanen dugu, eguzkian ibili behar dugun ertza. |
|
Portilloneko gailurra. |
|
Morrenak zeharkatu behar ditugu. |
|
Laku gainean Tusse de Montarque, gaur igoko dugun azken mendia. |
|
Iñakiren atzean Quairat eta Lezat |
|
Elurra ordu honetan gogorra dago eta kranpoiekin aldapa hauek igo behar ditugu |
|
Lepora iristean Estoseko ibarra begi bistan dugu, han eguzkia ederra jotzen du. Posets mendigunea ure aurrean altzatzen da. |
|
Eguzkiaren zai mokau bat hartzen dugu eta materiala prestatzen dugu ere. |
|
Ni neronek, ertza jateko prest. Atzean Quairat, Lezat, Pico Royo, ... |
Lepotik giroa erabat aldatzen da, ertzeko harrietan sartzen gara eta lehenengo tximinia bat gainditu behar da , gero aristatik arazo handirik gabe portilloneko gailurra zapalten dugu. Soka ez dugula behar erabaki dugu, erreza iruditu zaigu tximinia eta besterik gabe gainditzen dugu.
|
Susana tximinian |
|
Berriro tximinian |
|
Susana et aIñaki tximinian. |
|
Tximiniako azken pausoak |
|
Tximiniatik atera eta laku aldera begirada bat. |
|
Aristan sartzen gara gailurrera iristeko. |
|
Portilloneko gailurra (3.050 m.). Toki berezia. Iñaki gailurra inguratzen duen harri batean argazkirako igotzen da. |
|
Susana beste harri batera igotzen da. |
|
Gure atzean oso gertu Perdiguero erraldoia. |
Orain ertza oso entretenitua da, bi aldeetako patioak ikaragarriak dira baina granitoa ere bikaina da eta asko gozatzen dugu. Portillon txikira iritsi eta handik rappel bat erabiliko dugu pareta bat jaisteko.
|
Ertza aurrera segitzen dugu eta Posets-ek zeharkaldi osoa alaituko gaitu. |
|
Batzutan mendia zuri ta beltzean agertzen zait, lagunak beti koloretsu, alaitsu. |
|
Ertzako granitoa oso ona da eta blokeak ere seguruak. |
|
Portillon txikia (3.000 m.) |
|
Piska bat jaitsi eta rapela egiteko zintak eta asegurua aurkitzen dugu. Azken zatian destrepe bat egin behar dugu. |
|
Rapela eta aurreko paretaren artean plaka ikaragarri polita aurkitzen dugu, itsaspena oso ona da. |
|
Paretan pauso bat aseguratzen dugu eta azken oztopoa atzean gelditzen da. |
|
Seil dera Baquoko ertzan sartu gara eta hemendik aurrera askoz errezagoa da. |
|
Toki harritsu baina zabala eta eroso. |
|
Heldu den gailurra bistan. |
|
Pitzadura hau pasa eta berehala gailurra |
|
Seil dera Baquo (3.110 m.) |
|
Gailurretik bste alde batera, bikotea oso pozik |
|
Cap dera Baquo (or.) pasatu dugu, hemendik berriro ertza entretenitua jartzen da. |
|
Azkenean Cap dera Baquo (occ.) gailurrean atseden luze bat hartzen dugu, denbora luze daukagu aurretik eta egunak goian egotera gonbidatzen gaitu. |
|
Quairat, Lezat, Cabrioules, Punta Literola, Pico Royo, Literolako lepoa, Perdiguero, .... eta erdian beti lakua. |
|
Gailurrean errioxko batek egindako argazkia. |
|
Atzean Maladetako mendigunea dugu. |
|
Cap dera Baquotik jaisten, elurra aprobetxatzen dugu aurreratzeko. |
|
Gourdon eta Spijeoles. |
|
Tusse de Montarquen |
|
Kuriositatea zuen. |
|
Spijeoles |
|
Tusse de Montarquen gainan. |
|
Laku hormatua, Jean Arlaud punta, Gourges Blanques, Gourdon |
HIRUGARREN EGUNA (2014-09-03)
Azken eguna mendian ibiltzeko eta gainera kotxeraino jaitsi behar da eta etxera joateko ere ordu batzuk ditugu.
Horregatik Quairat aukeratu dugu egiteko, handik zuzenean Espingora jaisten da eta aterpera ez da itzuli behar.
Atzo bezala presarik gabe ateratzen gara eta Oô erreka ondoan jaisten gara, Quairateko mendebaldeko ertza pasatu arte, horretarako aterpeko 2.570 metroetatik 2.340 metroetara jaitsi behar da. Handik bide normaletik Quairatera igotzen gara. Hasieran pareta bat, oso ongi markaturik dagoen bira batetik gainditzen dugu, aurrerago tximinia txiki bat eta ertzera iristeko harrien arteko bideska bat dago. Petit Quayrat eta Quayrat arteko lepora iristen da, 2.780 metroetara. Guzti hau giro oso bertikal batean, beraz beti kasu handiz ibili behar da.
Orain bakarrik lepotik hegoalderantz doan ertza igo beharko da, oso erreza. Gailurran harri bloke handi bat dago, ez du zaila ematen baina bada ez bada ere ez gara igotzen.
Granges d'Astau iritsi arte bide luzea eta ia 2.000 metro desnibela dagoenez, kostatzen da.
Hiru egun ahaztezinak mendian, lagunekin
|
Goiko tximiniatik igoko gara. |
|
Tximiniatik atera eta belardi aldapatsu bat dago, berehala harrien artean sartuko gara. |
|
Bidea munarriz beteta dago. Aurrean Spijeoles (3.065 m.) |
|
Lepora iristen |
|
Petit Quayrqt eta Grand Quayrat arteko lepoan (2.780 m.) |
|
Atzean Petit Quayrat eta lepoa. |
|
Gailur aurrean, ertza ekialdetik sahiesten da gora iristeko. |
|
Cabrioules eta Lezat, atzetik Pico Royo eta Perdiguero |
|
Lis ibarreko buruan Maupas eta Cabrioules |
|
Añadir leyenda |
|
Gailurrera iritsi gara oso pozik. |
|
Espingo eta Oôko aintzirak |
|
Atzo egindako zeharkaldia. Portillon, Seil dera Baquo eta Cap dera Baquo. Atzean posets. |
|
Saussat, Espingo eta Oô |
|
Jaitsiera oso luzea da, ia 2.000 metro desnibela. |
|
Tussa de Montarque, Jean arlaud, Gourgs Blancs, Gourdon, Spijeoles eta Belloc |
|
Espingoko aintzira eta aterpea. |
|
Pagoen artean Oô aintziraren urdintasuna. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina