2014/08/26

USSEL ORRATZA - COSTERILLOU DORREA - BALAITUS

Aterpetik egindako igotzeko bidea horiz.

Gailurretik diagonaletik jaitsi ginen Arrieleko lakuetara (Palasetik egindako argazkia)
 

Astelehena da eta arratsaldean bazkaldu eta gero Sallentera joaten gara, Lourdes, Javier eta ni. Asmoa Costerillouko dorrea igotzea da, Javier hiru miletako zerrenda betetzen ari da eta Ussel orratza eta Dorrea falta zaizkionez, hara hurbiltzen gara.
Arratsaldeko 6retan La Sarratik ateratzen gara. Respomusoko aterpean 8etan afaria ematen dute eta erreserba egin dugunez, ordu horretan han egon nahi dugu. Puntu puntuan han gaude prest afariari aurre egiteko, igoerak gosea zabaldu digu eta gogoz jaten dugu.

Goizeko 6ak dira aterpetik ateratzen garenean, ia lo egin gabe, zeru izartsuak animatzen gaitu eta ilunpean metroak igotzen ditugu, egunsentiak bidean harrapatzen gaitu eta inguruko itzalak mendiez bihurtzen dira, bizitza hasten da eta gure helburua berehala gure aurrean agertzen da. Erronka ikaragarria, ertz bizi hauek beti gozatzeko izan dira baina beti errespetu eta kasu handiz.




Paretaren oinarrian gaude eta erreferentzia bezala bira marroi bat hartu behar da. Hasieran bira horretatik ibiliko gara orratzaren oinarria ia osoa zeharkatu arte. Badaude paso pare bat oso arriskutsuak, errezak baina oso erne ibiltzekoak.

Sakan batetik topatu gara eta sartu gabe gora hasiko gara, beti toki errezenak aukeratzen, zailtasunik gabe baina beti arriskutsua den igoerak arazorik gabe Ussel orratzeraino eramanen gaitu.




Oso eskalada entretenitua egin eta gero lehenengo hiru mila zapaltzen dugu. Orain arte soka ez dugu erabili, baina hemendik aurrera arnesak jarri eta sokaz progresioa aseguratuko dugu.

Goitik ikusitakoak gorputz osotik zirrara bat zeharkatzea eragiten digu. Hemen ez dugu tokirik ikusten diren mendi guztiak aipatzeko. Oraindik eguraldia eta ikuspegia ederra da baina beranduago lainoak Frantziatik hasiko dira sartzen eta zertxobait, ikuspegia ilunduko du.
Urrunean Partakua mendikatea dago eta gure aurrez aurre Frondiellak eta Latour pitzadura.

Pantikosako hirumilak eta Llena Kantaleko ibarra

Ussel orratzatik jaisten hasten eta berehala harri puska honen azpitik pasatu behar da bide errezena harrapatzeko.













20 metroko rapela dorretik.



Gailurreko lautadara iristen gara eta arnesak kentzen ditugu, berriro botak jarri eta berehala gailurrean gaude. Lainoak kaskoak estaltzen hasten dira eta ertza eskalatzea denbora luze kostatu zaigu, denbora ez galtzea hobe dugu.


Jaisteko Balaituseko diagonala aukeratzen dugu, Baionako koadrila batekin topo egiten dugu han eta horregatik motelago ibili beharko dugu. Arazorik gabe Michaud aterpetik pasatzen gara eta Arrieleko aintziretara  zuzen eta azkar iristen da.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina