2014/08/06

LINTZA - HIRU ERREGEEN MAHAIA - BUDOGIA - UKERDI - LAPAKIZA - ARTAPARRETA - LINTZA

Mikelekin gelditu naiz Hiru Erregeen Mahaia egiteko, berak ez du egin eta aspaldin gogoak zituen. Ingurua ezagutzen ez duenez eta berriz itzuliko den ez dakienez, horrez gain beste zonaldeko mendiak igotzea proposatzen diot, oso errez konbentzitzen dut. Diego Lintzan da egun batzuk pasatzen eta ere animatzen da, Eduardo herrian dago (seguru asperturik) eta de paso hartzen dugu eta azken momentuan Iñaki ere etortzen da. 
Goizeko 5,30etan Mikel hartzen dut, 5,40etan Iñakirekin gelditu gara beste toki batean, Eduardorekin 6,30etan herrian eta Diegorekin 7,15etan Lintzan. Ze lio!

Azkenean 7,30etan matxan jartzen gara eta Lintzako aparkalekutik Hiru Erregeen Mahaiarantz abiatzen gara, aurretik 7 orduko ibilaldia daukagu (nire martxan noski, askoz azkarragoa egin daiteke), 18 kilometro inguru eta 1700 metro desnibela. Eguraldia bikain portatu da eta momentu askotan ez dugu eguzkirik izan, haizea ere ibilaldi osoan gure laguna izan da eta beroa moteldu du.

Bidean jendea ikusten dugu, abuztua da eta nabaritzen da, jendea edonon. Eguzkia atera da baina oraindik ez du indarrik eta sudaderarekin ongi ibiltzen da. Txamantxoia azpian Artaparreta lepoa ikusten da, handik jaitsiko gara aterpera.



Lintzako lepora iristen gara eta Mikelek lehen aldiz hurbiletik mendia ikusten du.

Diego eta Iñaki lepoan, beste batzuk ere iristen dira.

Lehenengo etapa bukatu da, bigarrenak gailurreraino eramanen gaitu, oraindik oso freskoak ibiltzen gara, ibilaldiak hasi besterik ez du egin.

Ordu batzuk barru Lapakizatik pasatuko gara, urrunean Lakorak eta Orik postala polita osatzen dute.

Mikel urduritu da eta mendia hurbil ikusita ezin du aguantatu eta aurrea hartzen du.

Tipi tapa Mikel izerditan ...

... baina oso pozik,nahiz eta elurrarekin zailtasunak izan.

Ansaberek ere oso ikuspegi ederra uzten digu, ...

... Anielarra eta Auñamendiaren baimenarekin, noski!

Azken txanpa kaskoa gainditu baino lehnago, atzetik beranduago eginen ditugun beste puntak.

Aitonak taldea Hiru Erregeen Mahaian, orain zerbait jan eta edatea dagokigu, atseden hatzen dugu.

Budogia alderantz bagoaz, orain oso azkar aurreratzen da, hainbeste desnibela ez baitago.

Diego Budogiako gailurrean. Erabat errekuperatu dela erakusten digu eta egia esan beso txarra zein den zaila da. Pozten gara Diego.

Iñaki oraindik ze besoa izanen den pentsatzen ari da.

Gailurrean argazki batzuk egin eta bistaz gozatu eta gero Budogiako beste puntarantz goaz.

Pitzadura honetatik Alanoak eta Ezkaurre agertzen dira.

Hau Budogiako beste punta da, ez da altuena baina igotzeak merzi du.


Larrea lepora jaisten gara eta zuzenean Ukerdi aldera bideratzen gara, Auñamendi Insole lepoa eta Pene Blanque han daude.

Ukerdiko kaskoa gertu dago. Oso jende gutxik bisitatzen du mendi hau eta horregatik bidea ez da oso nabaria.

Taldea Ukerdiko puntan.

Mendi honetatik dauden bistak ikaragarriak dira, Larra erdian dago eta inguruko mendi guztiak menperatzen ditu.



Bi argazki hauetan Ukerdiren jaitsiera eta La Solana alderantz doan bidea azaltzen da.


Lapakiza aurrean daukagu, baina oraindik jaitsiera handi bat egin behar dugu, gero igotzeko.

La Solanan sorpresa aurkitzen dugu, kanpamentu bat, UME taldeko militarrak han daude,ez dakigu ongi zertarako. Helikopteroa ere han dago, espeleologo batek istripu bat izan du eta ateratzeko lanetan jende asko dago, hauek ez dut uste.

Liliek belardiak betetzen dituzte eta kolore berezi bat ematen dio mendiari.

Han gelditzen dira, Budogia eta Ukerdi. Jaitsiera ederra egiten da, 600 metro inguru.


Lapakizara iristen ari gara, gure ibilaldia bukatzen dela dirudi, baina asko falta da, azken jaitsiera eta ankak eta belaunak batez ere nekatuak daude.


Atzera bista botatzen dugu egin duguna ikusteko.

Lapakizatik atera eta ertza zuzenean hartzen dugu. hemendik Artaparreta leporaino.


Egia esan Artaparreta lepoa ez dugu ukitzen, zertxobait lehenago basoan sartzen gara eta hortik aterpera jaisten da.

Eta hala bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan eta ........ Heldu den arte

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina