2014/07/17

GATAKO LURMUTURRA. Agua Amargatik San Pedroko kalara

Agua amarga, Gatako lur muturreko toki berezia da, hondartza ederra, inguruko kalak paradisiakak, eta historiaz beteta. Hau, ez galtzeko herri bat da.

Agua Amarga


Agua Amarga alde batean eta Mesa de Roldan beste aldean, han dagoen toki ia idilikoan, mineralez betetako bagoiek zeharkatu zuten garai batean.
Almerian izandako XIX. eta XX. mende hasierako meatze aktibitatearen garapen zabalak meatzetarako trenbide sarea baldintzatu zuen. Gaur egun aztarnak besterik ez dira gelditzen.
Lucainena-Agua Amarga trenbidea bat izan zen. Gatako lurmuturreko parkean oraindik trenbide puskak ikusten ahal dira eta ere, Agua Amargako minerala ontziratzeko tokiko instalazio ikaragarriak. Hau eta Rodalquilar Parkeko arkeo-industrial elementurik garrantzitsuenak dira.


San Pedroko kala, niretzat misteriotsuena, urteak Gatako txokoak miatzen eta aurten, azkenean, San Pedro ezagutu dut. Beti bere historia entzun dut eta burutik itsasontzien arteko batailetatik jipien kokalekua arte pasatu zaizkit.



Militarrak betidanik han egon dira, toki estrategikoa dela omen du, XVI. mendea baino lehenago musulmanak han egon ziren. XVII. mendeareen bukaeran, han zeuden dorre militarrak berreraiki zituzten eta armamentua ere eraman zuten. XVIII. mendean ingelesek eta frantsesek eraso zuten eta horregatik gotorlekua indartu eta zabaldu zen.
Orain hondakinak besterik ez dira gelditzen.
Tokian arrantzaleak bizi izan ziren orain guitxi arte, hondartza inguruko mendiek babesten dute eta bertan iturri on bat badago, ur edangarria!. Orain jipiak sartu eta han bizi dira.
Toki basatia da, ez dute turismoentzako eraikuntzak egin eta eskertzekoa da.
Bi toki polit hauek bideska batek lotzen ditu eta multzoa, ibilaldi eder batean bihurtzen da.

Goizeko 6:20ak dira Agua Amargatik ateratzen naizenean, denak oraindik lo daude. Ur depositoetara doan bidea hartzen dut eta "Del medio" kalara abiatzen naiz. Atzean Agua Amarga gelditzen da, bere gainean Mesa de Roldan, lepozaina.

"Del medio" kala bistan daukat, baina bidea segitzen dut eta ez naiz gehio hurbiltzen. Ez baduzu ezagutzen, ordu erdi galtzeak merezi du, ikaragarri polita da.

Bidea segituz pistara iristen gara eta ondoan oso ongi ez dakidala zer den eraikuntza dago, "Cortijo de las palmeras" entzun dut, ere hotela egin nahi zutela han baina ez zutela bukatu ere. Bi pikuondo ondoan pasatzen naiz eta bidea "Del Plomo" kalara segitzen dut, pista zeharkatzen da eta bideska hartzen da.

Berehala "Rambla del plomo" ikusten dut eta berdea eta landutako zenbait zuhaitzek jendea bizi dela adierazten dit.

Hemen jarraitu behar den bidea markatu dut. Azken puntutik mendizerra zeharkatzen da gero "San Pedro"ko kalara jaisteko.

"Del Plomo" kalan etxe batzuk daude, oraindik jendea bizi da. Ziur ez dakit oporraldietan edo urte osoan.

Bere hondartzara hurbiltzen naiz egunsentiko argiak disfrutatzeko. Mesa de Roldanen atzetik eguzkia oraindik ez da atera.

"Del Plomo" kala han gelditzen da, hemendik gorako aldapa on bat daukagu. 150 metro inguru igo behar da distantzia motz batean, paisaiak gutxika atzera begiratzera behartzen nau eta gozatzen ditudan ikuspegiak oso politak dira.

Oso nabaria den bide honetatik lepo batera iritsiko gara.

Lepora iritsi baino lehenago horrela ikusten da igotako aldapa eta "Del Plomo" kala eta Agua Amarga eta ....

Seguru hauek ni baino askoz lehenago altxatu direla bere lana egiteko ....

Lehenengo lepo batetik aurreko leporaino joaten naiz, bidea beti oso nabaria da, gero handik jaitsi gabe bidea segitu behar da besta mendizerra gainditu arte, "La rellana de San Pedro". Bidean gure ezkerrean kala batzuk ikusten dira, oinez iristeko oso zailak.

"La rellana de San Pedrotik", egindako ibilbidea ikusten da, hemendik "rellana" hau zeharkatzen da eta jaitsiera basati batetik "San Pedro"ko kalara iristen da.

Kala agertzen denean momentu berezi bat da, ur urdin eta gardenak liluratzen nau eta denbora galtzen dut han, mugitu gabe.

Jaitsieran kalako eraikuntzak ongi ikusten dira, beste aldean San Pedroko gazteluko hondakinak.

Hondartzara iritsi baino lehenago kortijo batetik pasatzen gara, ongi zainduta baina ez da inor ikusten. Agian oso goiz da. Goizeko 8:30etan hondartzara iristen naiz.

San Pedroko "rambla" mendi zirku batek babesten du.

Non gaude zalantzak baldin badugu .......

Kala hau bainua hartzeko eta biluzik ibiltzeko toki paregabea da, area fina da gehien batean. Kala honetan urte osoan bizi den pertsona talde bat dago, parkeko jendeak "jipiak" esaten die, hauek eskuz landutako produktuak saltzen dituzte. Jipi hauek zonaldeko materialekin egindako etxetxoaetan bizi dira,  modernidadetik urrun eta inguruarekin bat ere badaude.
 
Oso goiz da oraindik eta oinak freskatu eta gero argazki batzuk egiten ditut. Orain etorritako bidetik berriz itzuliko naiz eta hamarretakoa hartzeko Agua Amargan egonen naiz.

"Del plomo" kala, itzultzean eguzkia ederra jotzen zuen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina