2014/06/27

IZAGA, HIRU KASKOAK (ZIRKULARRA)

Gaur Ardanatzetik, ibilaldi polit batean, Izagako hiru puntak igo ditugu. Izaga 1.361 m., Sambelles 1.256 m. eta Santagata 1.208 m. Handik oso ezezaguna den bide batetik Ardanatzera itzuli gara.
Ardanazeko Erdi Aroko goiko iturri ondoan kotxea uzten dugu, iturri ederra eta mendizaleengatik maitatua, igo baino lehenago ura hartzeko aukera ematen baitu eta jaistean itzala, aterpe eta freskotasuna emaden ditu. Askotan ikusitako iturriaren gaineko gutxi dakigu, Izagako igoeraren hasiera adierazten du, Saraskietako ur depositoetatik ura etortzen da eta urbidetik, ganga formako eraikuntza honetara iristen da.

Iturria utzi eta berehala eskuin aldera doan pista bat hartzen dugu, Izagako kaskoa oso ongi ikusten dugu hasieran.

Basoa uzten dugu eta mendiko goikaldean agertzen gara, Izagaondoa menperatzen dugu.

Orain dela 4 urte izandako suteak hegoaldeko basoa batezere suntsitu zuen.

Ermitara irsten gara, Izagako San Migel basilika da, erromanikoa. Hemendik gailurra gertu dago, hala ere gelditzea ezinbestekoa da, indarrak berreskuratzeko eta basilika ikusteko.

Toki honetatik kriston ikuspegiak daude, hego alderantz Ibargoiti eta Nafarroako hegoalderantz dauden lurrak eta mendiak, ......

...... ipar alderantz Izagaondoa eta Nafarroako iparreko lurrak eta mendiak ere, Auñamendiak. Ardanaz, Izagaondoako hiriburua, airetik ikusten dugu.

Gora joateko ordua da eta baseliza atzean uzten dugu, ....

.... aurrean Izagako kaskoa.

Kaskoa garbia da, buzoi bat eta erpin geodesikoa "besterik ez dago", gaur ere Mikelen irudia.

.... eta ni ere.

Ibilaldi honen politena hemen hasten da, Izaga mendizerrako goi aldetik ibiltzea luxo bat da, bere beste bi kasko igotzeak merezi du.
Bigarren kaskoa Sambelles  eta hirugarrena Santagata beti bistan daude, zaila da galtzea. Bidea ere ongi markatuta dago.


Atzean Izaga eta hau Sambelles, kartel bat dago "APFS = Area proteccion fauna silvestre".

Azken kaskoa falta zaigu, niretzat politena.

Mendi hau harri konglomeratuez osatuta dago, pareta txiki honetan ikusten ahal da.

Liliak ere askotan agertzen zaigu, altuera handiko liliak.
Santagatan gaude, atzean Izaga eta Sambelles gelditzen dira.

Arangoiti ekialderantz.

Santagatatik jaitsi eta Izaga mendizerrako azpitik, ipar aldetik itzultzen gara. Behin egin nuen bidea errepikatu dugu baina bide batzuk belarrak eta ardaskak estaltzen dituzte. Argi dago jende gutxik erabiltzen dituela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina