2014/06/18

AITZKORRI, ZIRKULARRA


Aizkorriko mendikatea Gipuzkoako hegoaldean dago, Nafarroa eta Arabarekin muga eginez. Aski ezagunak dira era berean, batez ere mendizaleen artean, Arantzazu, Urbia, San Adrian, Aizkorri, Aketegi, Aratz eta inguruetako guneak.
Urbiako belardiak artzaien paradisu bat da eta mendikatea mendizaleena. 
Zegama alderzntz ikaragarrizko paretak eta korridoriak daude, neguan mendizaleen erronka eta urbia alderantz mendizale ibiltarientzat toki jendetsua.


Gaur Karmelo eta Xabirekin joan naiz, Aitzkorriko ingurua ezagutzera. Kotxez iristen gara oso ongi nondik hasi jakin gabe, horregatik aparkalekua pasatzen dugu eta pista batetik bagoaz, ez dakit noraino. azkenean buelta ematen dugu eta aparkalekuan kartela ikusten dugu, hemendik hasten dela oso argi dago.

Karmelo ez du ongi tokia ezagutzen eta Xabi aspaldin ez da egon eta ez du oso argi nondik hartu behar den bidea, niri berdin zait, haiek joaten diren bidetik joanen naiz ere.

Xabik bira bat egin nahi du, San Adrianetik  Aitzkorrira igo eta Urbiako zelaietara jaitsi mendikateko beste gailurrak egiten, batez ere Aitzuri. Aitzuri mendikateko puntarik garaiena da eta Kantauri eta Mediterraneo isurialdeen banalerroko garaiena ere. Gero abiapuntura itzultzen bira polit bat osatzen.

Gure lagunek ez dakite oso ongi igotzeko bidea nondik hartzen den eta San Adrianeko kobazuloa pasa eta gero erromater bidea segitzen dugu (ikaragarria erromatarrek egindako lana, oraindik baldintza onean dago zenbait puntutan) eta bira hasieran pentsatutakoaren kontran egiten dugu.

Ibilbide luzea egiten dugu Urbiako zelaietaraino, baina luzea baino politagoa da eta basoetan murgildurik bikote honek "sistema komunista"ri errepaso on bat ematen diote, ze plastak .... Eskerrak noiz behinka mendikatea pagoen artean agertzen dela eta ikusitako guztia gordetzeko aukera dudala. Urbiara iristen gara eta "flipau" gelditzen naiz, ze toki ederra, berde trinkoa, kontraste handia zelaiak eta mendien artean, ez du antza handirik baina "Aguastuertas" oroitarazi zidan.
Hemendik aurrera igotzea tokatzen da eta zuzenean, Arbelaitz eta Iraule artean dagoen lepora igotzen gara, izerditan blai, eta bokata jatea erabakitzen dute. Ze begiratoki ona, atsedena eta jarraitu behar da. Iraule behetik pasatzen dugu eta zuzenean Aitzurira igotzen gara, 1552 metro altuera du, altuena eta bakartia. Jende asko ikusten dugu, baina denok Aitzkorrira abiatzen dira, gero han aurkituko ditugu,bitartean toki eta momentu hauek gozatzen ditugu.

Oso errez ibiltzen da ertz honetatik eta azkar Aketegiko puntan gaude, 1548 m., eta zuzenean Aitzkorriko puntaraino.
Gailur oso zikina, buzoiak gurutzeak, ermita, burnizko barandilla, eta abar, mendia izan ezik edozein gauza izan daiteken toki bat da. Hemen denbora luze galtzen dugu, gizon kaxkar bat aurkitu dugu eta etzaio berba inoiz bukatzen (psikiatriko batetik agian ihes ..... ). Hasten gara jaisten eta "eibartarra" gure atzean "bla, bla, bla, bla ...., azkenean han gelditzen da, beste bat aurkituko ote duen.

Jaitsiera betiko bidean egiten dugu, hala ere beste puntu batean okertzen dira hauek (neska polit talde baten atzean joateagatik, .....) eta berriro bidea bereskuratu behar dugu. Arazorik gabe berriz kotxean gaude, 13,5 kilometro eta ia 1000 metro desnibela egin eta gero.























iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina