Mintxateko ibarra iparraldetik zirku polit batek ixten du. Otxogorrigaine, Barazea, Lakartxela eta Larrondoa kasko ezagunenak dira, ez dira bimila metrotara iristen baina batzuk goi mendi mailakoa dira.
Asmoa zirku osoa egitea zen, baina gaur gorputza ez zetorren bat buruarekin eta gogo egiteko bai baina ezin.
Goizeko 8etan martxan jartzen naiz, Mintxateko pistatik ezin da kotxez sartu eta hasieratik oinez egin behar da, 6 kilometro pistatik eta eskuinera doan lehenengo bihurgunean, ezkerrera egurra ateratzeko pista batetik sartzen naiz.
Bidea oso tente doa, oso azkar altuera irabazten dut, batzutan mozten da edo beste batekin gurutztzen da, beti gora. Momentu batean bide hau bukatzen da eta basotik basurdeak bezala ibiltzen naiz, berehala bide bat topatzen dut eta goiko belardietara iristen naiz.
Hemendik galtzekorik ez dago, muinoa segitu behar da, gailurra bistan dago eta horrantz joan behar da. Otxogorritxipia pasatzen dut eta azken aldapa besterik ez da gelditzen Otxogorrigaine (1.922 m.) zapaltzeko.
Oso luzea egin zait igoera, batez ere pistagatik, eta zalantzak ditut. Azkenean Barazea eta Lakartxela ez egitea erabakitzen dut.
|
Mintxateko pistatik Otxogorrigaine. |
|
Toki beretik Barazea edo Belai |
|
Goiko muinoak gaindituak, Lakartxela agertzen da. |
|
Erdian Orhi eta Orbizkai. |
|
Otxogorrigainera iristeko ertza. |
|
Azken txanpa, gailurreko erpin geodesikoa ikusten ahal da. |
|
Ikuspegiak espektakularrak dira. |
|
Oso espektakularrak, lehenengo planoan Lakartxela. |
|
Aurrez aurre Barazea. |
|
Egun honetan ikusitako mendiigozale bakarra. |
|
Berriro Lakartxela. |
Otxogorrigainetik jaisten hasten naiz, beheko argazkian ikusten den gailur ondoko pitzaduratik behera eta gero Lutoa erreka ondotik lautada batera iritsi arte. Lautada honetan Ebroko Konfederazioak elur geruza neurtzeko duen zutoin koloredun bat dago.
Lautadatik bide bat segitzen dut gorantz berriro Peña Ezkietara igotzeko eta hemendik Lakartxelako oinarritik eta zeharka Lapatia lepora iristen naiz. Lapatia lepotik Belagoako ibarra gertu daukagu ekialdean eta hegoaldean Larrondoa (1.703 m.). Ez da igoera luzea baina oso aldapa tenteak ditu, azken ahalegina egin eta gailurran jartzen naiz.
|
Otxogorrigaine eta Lutoa erreka. |
|
Erdian Lapatia lepoa eta bere eskuinean Larrondoa. |
|
Lapatia lepotik Belagoa aldera, eskuinean Txamantxoia. |
|
Lapatiatik Otxogorrigaine eta Lakartxela. |
|
Larrondoako kaskoan. |
|
Larrondoa kaskotik Belagoa. |
Orain jaisteko garaia da eta Larrondoatik hegoalderantz muinoak segitzen ditut, batzutan belardiak beste batzutan pagadiak, baina beti beherantz. Hemendik biderik ez dago eta konplikatzen da, nire ezkerrean Belagoa oso gertu ikusten dut eta nire eskuinean Mintxate gero eta urrunago. Momentu batean kontrolatzen ez nuen pista bat ikusten dut eta hara joaten naiz, berriro basurdeak bezala.
Arazo gutxirekin iristen naiz eta Inzaga sakanatik pista horrek Mintxateko pista nagusira eramaten nau.
Hemendik kotxera 3,5 kilometro besterik ez dut.
Azkenean pentsatuta nuen zirkularra pixka bat motzagoa egin dut, hala ere 25 Km ibili naiz bira osoa egiteko, niretzat paliza ederra.
|
Larrondoa eta atzean Lakartxelako Lakeletako punta. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina