2013/10/09

UKERDI-BUDOGIA-HIRU ERREGEEN MAHAIA

Beti bezala goiz altzatzen naiz eta goizeko 8etan Lintzatik ateratzen naiz. Asmoa Ukerdi egitea zen eta ondoan dagoen Budogia ere. Ukerdi ez nuen ezagutzen, ingurukoo klasiko bat da baina oraindik egin gabe nuen.
Lintzako aterpetik Lintzako lepora hurbiltzen naiz eta handik "Hoya de la Solana" lautadaraino.
Hemendik, oso ongi jakin gabe, hasten naiz igotzen Ukerdi aldera, biderik gabe eta nik uste dudan tokietatik Ukerdira iristen naiz. Han,Ukerdira igotzeko, Budogiako bidea hartzea hoberena zela konturatzen naiz, baina hori hurrengo baterako.
Ukerditik Budogiara  oso gutxi dago eta azkar igotzen da. Oso ordu ona da oraindik eta Hiru Erregeen Mahaia oso gertu ikusten da eta bi aldiz pentsatu gabe harantz joaten naiz. Ertzetik leporaino joaten naiz eta gero betiko bidetik gailurreraino.
Azkenean oso ibilaldi interesgarria egin dut, hiru klasiko batean egin ditut. Argazki pilo bat egiten dut, eguraldia bikaina dago eta aprobetxatu behar da.
Jaisteko bide normala hartzen dut eta ordu eta erdi inguru kostatzen zait kotxeraino iristea. Azkenean Lintzako aterpean ordu batean nago, ezin dut sinistu, oso azkar ibili naiz. Honek animoa ematen dit, artikulazioak engrasatzen ari dira, ea egia den.
Ralla de Alano, Ruzkia eta Espelunga

Atxerito eta Txinebral de Gamueta

Alanos eta Ezkaurre, eguna esnatzen ari da oraindik.

Txamantxoiak ere ez du edredoirik kendu.

Budogia, Hiru Erregeen Mahaia, Mouscaté etaPetretxema.

Lapakizak goizeko lehenengo orduetako eguzkia harrapatzen du

"Portillo Larreatik" Auñamendi eta Pene Blanque

Ukerdi gailurrean. Pene Blanque eta Mahaia gertu.

Ipar aldera laino itsasoa.

Gailurretik ikuspegi espektakularrak.

Ukerdi

Budogiako ertza eta Mahaia.

Budogiatuk Pirinio aldera. Ansabereko orratzak harro.

Omnipresente Midi d´Ossau

Collarada urrun agertzen da.

Budogiako pareten artean Ezkaurre.

Azken txanpa Hiru Erregeen Mahaian.

Lepotik Petretxema eta Ansabere

"La Table"

Anielarra eta Auñamendi.

Hiru Erregeen Mahaiako gailurrean. Zergatik jendeak gailurrean dagoen hainbeste traste bere etxean ez du jartzen?


Deabrua ere animatu zen eta hemen daukagu, paisaia eta tokia gozatzen. Toki polit hauetan denontzat tokia badago.
Eta hala bazan ala ez bazan, sar dadila ..................................................

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina