Gaur oso zirkular polita osatu dut, beti bezala zalantza askorekin, baina azkenean egin dut eta seguru errepikatuko dudala, ikaragarri polita delako.
Pantikosatik Pondiellos lepora eta handik Infernuak bere hego aldetik igo, hiru gailurrak egin eta gero itzulera Infernuko lepoa eta aintzira urdinetatik egin dut. Goizeko 7,30etan Pantikosatik atera naiz eta 14etan berriz kotxean nengoen.
Eguraldia oso ona izan da eta goizeko tenperatura freskoak asko lagundu du eroso igotzeko.
Eguneko lehenengo eguzki izpiek hirumilak argitzen dituzte. |
Lepotik Pondielloseko aintzirak beti bezain politak, haien atzean Midi d´Ossau tente eta harro agertzen da. |
Gutxi gora behera egindako igoera ikusten ahal da, igoera hau uste baino askoz errezagoa da. |
Arnales lepotik Vignemale. |
Pondiellos mendia, Pondielloseko orratza eta Garmonegro legarditik. |
Goitik ibiltzeak ez du zailtasunik, hiru gailurrak oso errez egiten dira, hori bai, patioa batzutan beldurgarria da, hobe ez oztopatzea |
Hego Infernuan. Eskuinean marmolerako zeharkaldia eta Ipar Infernua ikusten dira, erdiko Infernua nik .tapatzen dut. |
Frondiellas eta Balaitous |
Hego Infernua, atzetik Piriniotako erraldoi asko agertzen dira. |
Partacua eta Tena ibarra. |
Erdiko Infernutik Ipar Infernua. |
Erdiko infernuan. Hemen oso ongi egoten da, orain arte ez dut inor ikusi eta mendiko jabea bezala sentitzen naiz, sentsazio onak daude gaur Infernuan. |
Infernuko ertza, patio ederra baina oinez pasatzeko oso erreza da, bildurra ez baduzu. |
Ipar Infernuan. |
Txipeta, Kinboak, Gorreta de los Gabatxos, Txinebral de Gamueta, Atxerito, Sobarcal, Petretxema, Ori, Budogia, Hiru Erregeen Mahaia, Pene Blanque, Midi dÓssau, .... Hau bai luxu bat dela. |
Pondielloseko Orratza, Garmonegro, Argualas eta Algas. |
Hortik itzuli naiz Bainuetxeetara, Aintzira urdinak eta Bachimaña urtegia. |
Tebarray |
Infernuko lepotik |
Infernuetako ipar aldea eta bere glaziara. |
Goiko aintzira urdina. |
Goiko aintzira urdinetik Infernuko lepoa eta Piedrafitako kaskoa. |
Bachimañako aterpe berria. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina