2013/10/23

PEÑA ROYA 2.578 m. - SABOCOS 2757 m.

Gaur berriz Tena Ibarrera hurbildu gara, baina klasiko ez den bat egitera, Peña Roya eta Sabocos hain zuzen ere.
Hoz de Jacatik 8 kilometrotako pista bat hartu dugu, herritik "Ibon de Sabocos" dagoen  kartelari kasu egiten diogu eta pista gora eta gora hasten da, ia atsedenik gabe eta horrela 8 Km. Pantikosako eski estazioko goikaldera iritsi arte. Bihurgune batean kotxea uzten dugu eta 8,20etan oinez hasten gara.
Hasiera itxusia da, estazioko tramankulu guztietatik pasatu behar da eta eskerrak zerua urdin eta garbia gelditzen ari dela, Argualas-Infernuak zuritu dira eta espektakulu ona eskaintzen digu, Tendeñera aldera ere ikuspegia oso polita da eta horrela konturatu gabe "Asnos" aintzirara iritsi gara.


Estazioko pistatik,aurrean Sabocos.
"Asnos" aintzira. Eskuinean Peña roya eta bere ezkerrean "Portillo Chetro". Handik Sabokoserako ertza hasten da.
Algas, Argualas, Garmonegro, Pondielloseko orratza, Infernuak, Arnales, ... zuritu dira.
Aintziratik aurrera mendian sartzen gara eta estazio ahazten dugu, ez dugu argi bidea nondik dihoan eta pista jaisten hasten den arte jarraitzen dugu, gero eskuinera jotzen dugu "Portillo Chetro" alderantz. Bide ona pistatik segituz, pixka bat aurrerago ekuin alderantz ateratzen da, oso ongi markatua.
Guk biderik gabe igotzen gara marka gorri eta zuri topatu arte. Hauek Riperatik datozela uste dut eta "Portillo Chetro"raino gutxienez iristen dira.

"Asnos" aintzira eta Pantikosako hirumilak.
Vignemale zuria ere agertzen da.




Javier azken txanpan lepora igotzen


Lepotik eskuin aldera jotzen dugu eta legardia baino toki erosoago batetik berehala gailurran agertzen gara. Momentu honetan lainoa hasten da sartzen eta hasieran tarteka ikusten uzten du,baina gero itxi zen eta paisaiak ikusteko aukerak  oso gutxitan  izan genituen.



Peña Royako gailurrean.
Tena Ibarra gure oinetan dugu.


Peña Royatik egin behar dugun ertza oso ongi ikusten da (ikusten denean), lehenengo puxka oso erreza da, bidexka dago eta hegoaldetik ez dago inongo arriskurik. Bidea entretenitua da, ertz bizian jartzen garenean, beste aldean dagoen amildegia ikaragarria da, beste batzutan zulo handiak ere topatzen ditugu eta batek pareta osoa zeharkatzen du, oso toki bitxia da.


Hemen egin behar dugun ertza eta Sabocos agertzen dira.

Javierren atzean Peña Blanca eta Peña Roya ikusten dira.

Paretako zulo honek  alde batetik bestera zeharkatzen du.


Ertza bapatean erabat aldatzen da eta oso erreza eta inongo arazorik gabe ibiltzeko izatetik, basatiagoa izatera pasatzen da. Hala ere oso erreza da egiteko, nahiz eta patioa askoz bildurgarriagoa izan eta noiz behinka ekuak ere erabili behar.
Modu horretan bide normaletik datozen markak topatzen ditugu eta gailurrera arazorik gabe iristen gara.

Ertzka lainoarekin gehiago bildurtzen du



Sabokoseko gailurrean.







Sabokoseko aintzira


Udazkena pil-pilean dago

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina