Ezkerrean Argualas, eskuinean Garmo eta Pondielloseko orratza. |
Gaurkoa mendiko Egun handia izan da.Pantikosako bainuetxetik Pondielloseko orratza igo eta segidan Garmonegro egin dut.
Pondielloseko orratza tente eta harro. |
Goizeko 8etan hasi naiz igotzen, oraindik itzalpean eta fresko. Bidea oso azkar igotzen da eta altuera berehala hartzen da, Mallata altan polar fin bat kentzeko gelditu naiz, handik eta Pondielloseko lepora iritsi arte beroa gero eta handiagoa izanen da.
Pondielloseko lepora iristen. |
Pondielloseko leporaino bidea ezagutzen dut eta ez dut arazorik, gero ezezaguna dut bidea baina oso nabaria da, ez du galtzerik. Lepoan beti bezala, paisaiarekin harrituta gelditzen naiz. Pondielloseko lakuak beti bereziak iruditu zaizkit, kolorea, ingurua eta giroa.
Ordu horretan ez dut inor aurkitzen eta horrek beti, halako tokietan, gizaki espezial bat sentiarazten dizu.
Igotzeko legardi eta kanala. |
Lepotik legardi gorantz hartzen da kanalan sartzeko eta kanalatik arazorik gabe ertzeraino. Kanala oso erreza da eta nahiz eta harri asko izan, nahiko segurua da.
Ni lepoan, atzean Pondielloseko lakuak eta urrunean Midi d´ossau. |
Infiernoak eta Arnales. |
Igotzen naizen bitartean inguruko mendiek itxuraz aldatzen dute, Infiernoak, Arnales, Pondiellos, ... gure altueran jartzen dira eta berdineko tratua izaten ahal dugu.
Arnales eta Pondiellos. |
Kanala goitik ikusita. |
Kanala eta gero hau falta da ertzeraino. |
Ertzetik gailurra gertu dago. |
Kanalatik atera eta ertz batean agertzen naiz, hasieran munarriak daude,gero ezker aldera joan behar da leporaino iritsi arte, harria ona da eta errez ibiltzen da (askatuak dauden harriak ukitu gabe). Azkenean giro polit batean gailurrera iristen naiz.
Orratza (ezker) eta Garmonegro (eskuin). |
Bira marroi horretatik igo behar da. |
Aurrez aurre Garmonegro erraldoia dut eta bira marroi bertikal batetik igoera asmatzen da. Hemendik zaila ematen du baina han nagoenean oso ongi pasatzen da, egin dugun baina zerbait konplikatugoa da bertikalagoa delako baina oinak eta eskuak jartzeko apala asko daude.
Gailurran egon naiz. |
Orratza kanal marroitik ikusita, behean bainuetxea. |
Hasieran Orratza eta Garmo artean dagoen lepora jaisten naiz, lepo oso estua eta hezea da, ez da luze egoteko toki ona eta azkar igoerari egiten diot. Bira bertikala pasa eta ezker aldera asmatzen den lepo baterantz jotzen dut, lepotik arista erreza eta polita gailurreraino.
Gailurretik gailurrera 15 minutu eskas kostatzen da eta nahiz eta, Garmonegro, mendi oso bisitatua izan, berriz ere ez dut inor aurkitzen.
Garmonegroko gailurrean. |
Argualas eta Algas |
Goian denbora argazkiak egiten eta bokata bat jaten pasatzen dut eta joaten naizenean bi mendizale iristen ari dira gailurrera, magia nolabait desegiten da baina solasean piska bat egoten gara, ...behar da ere!
Urrunean Balaituseko mendigunea, ondoan Infiernoak. |
Jaitsiera Garmonegroko bide normaletik egiten dut eta berriro sarrioak ikusten ditut Mallata alta inguruan, elurrak ere forma bereziak hartzen ditu desegiten den bitartean.
Atzean Pantikosako hiru mila erraldoiak gelditzen dira eta ni oso pozik egidakoarekin etxera itzultzen naiz. Seguruaski Pantikosako hurrengoa eskiz izanen dela, aurten 4 aldiz etorri naiz Pantikosara eta denboraldi honetarako aski da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina