Portalet mendatea pasa eta gero, 6 kilometrotara gutxi gora behera, Abri du Caillou de Soques izeneko toki bat dago. Hemendik mendebaldera Pombie ibarretik Midi d´Ossau aldera joaten ahal da, galdu behar ez den ibilaldi bat.
Baina handik ekialdera Arrious ibarra dago eta ibar honetatik Arriel mendira igotzen ahal da besteak beste. Ibilaldi honetan Midi aldera ikuspegi paregabea dago eta Soba lepora iristean mundua zabaltzen dela dirudi, Tena ibarra osoa, Euskal Piriniotatik Monte Perdidoraino ikusten ahal da, niretzat aurkikuntza handi bat izan da.
|
Abri du Caillou de Soques |
Gaur etxetik atera naiz Arriel mendia igotzeko asmoz eta horretarako bi aukera nituen, bata La Sarratik igo eta bigarrena Soquesetik. Bigarren hau, informazioa jaso eta gero, aukeratu dut askoz igoera politagoa duelako eta Arrious ibarra ezagutzen ez nuelako.
Goizeko 7,30etan ateratzen naiz eta berehala pagadi eder batetik Arrius erreka bere eskuineko aldetik igotzeko egurrezko zubi bat aurkitzen dut. Hemendik aurrera ibar luze bat daukat, bide on batekin eta oso modu erosoan altuera hartzen dut.
|
Arrious erreka gaineko zubia |
Nire atzean bitartean Midi D´Ossau esnatzen ari da eta nahiz eta oso lainotsu egon argazkiak gelditu gabe ateratzen ditut, ilargi betea oraindik ez da sartu eta Pombie aterpe gainean irudi polita du.
|
Ilargi betea Pombie gainean |
Piska bat beranduago eguzkia Midi mendiko kaskoan jotzen hasten da eta urrezkoa bihurtzen du, une magikoa da, argiak eta itzalak konrtatse handia sortzen dute.
|
Eguzkia Midi jotzen du. |
Nire aurrean Arrious ibarra itzalpean irauten du eta isilean igotzen dut, ea bitartean lainoak desagertzen diren.
|
Añadir leyenda |
Ibar honen erdian harri handi bat dago eta itsasita txabola bat dauka, hau Québes d' Arrious ( 1.761 m ) da.
|
Arriouseko txabola |
Ibar honetatik gora segitzen dut, ibar lasaia eta bakartia, gutxienez gaur hala da. Atzetik beti Le Midik lainoaren artean bere kaskoa ateratzen du.
Eguzkiak dagoeneko ez du mendian jotzen, horrek laino gar idagoela esan nahi du. Nik eguraldia hobera joaten zela uste nuen, baina momentu honetan zalantzak dauzkat.
Bidea bi sasi lepoak pasa eta gero, hirugarrenean bai, Col d´Arriousera (2.259 m.) iristen da. Hemen aukerak daude, baina markaturik ez dagoen bakarra hartuko dut.
Artouste eta Arrémouliterako bidea ari agertzen da, eta Arriouseko lakurakoa ez da agertzen baina eskuinera jo behar da, bidexka eta munarriak errez ikusten dira.
|
Col d´Arrious |
Han bertan Arriouseko lakua dago eta hemen zalantza handi bat dut, ezker aldera bidea oso ongi ikusten da (Paso d´Orteig aldera) eta eskuin aldera bidea ez da argi ikusten, zer egin? Tokia ez dut ezagutzen.
Lainoak ere ez dit uzten nondik joan ikusten eta nondik jo erabakitzen ari naizenean, mendizale bat agertzen da, bera ere Arrielera doa. Salbatu naiz, biok eskuin aldetik Soba aldera doan bidea hartzen dugu.
|
Lac d´Arrious |
|
Añadir leyenda |
|
Pic Lurien |
|
Petit Arriel eta Arriel |
|
Petit Arriel eta Arriel Sobako lepoa gainditzerakoan. |
Soba lepoan agertzen garenean mundua zabaltzen dela dirudi, Tenako ibarra gure oinetan agertzen da, bere inguruko mendi guztietan. Margolan pilo bat jarri izan balute bezala, gure zentzumenak alde guztietara doaz detaile bat ere ez galtzeko.
|
Partacua mendizerra, azpian Foradada. |
|
Françoisen silueta eta eskuin aldean Soba mendia. |
|
Petit Arriel |
|
Partacua eta Collarada |
|
Arriel lepotik Balaitous |
Soba lepotik Arriel txikia zeharkatzen da eta arrieleko lepora azkar iristen da. Hemendik ikuspegiak ere oso basatiak dira. Oraindik lainoak eta mendiak borroketan daude eta espektakulua oso polita da. Bi erraldoiak, Palas eta Balaitous gure aurrean agertzen dira, laino eta amildegien artean.
|
Arriel |
|
Palas |
|
Arrieleko pala harritsua. |
Lepotik legardi dotore dago baina zigi zaga eder batean goiko aldean jartzen gara, bakarrik trepada polit bat falta zaigu. Bidea markatuta dago toki guztietatik, baina hoberena eskuineko ertzetik joatea da.
|
Legardia bukatu da eta bidea oso tente jartzen da. |
|
Palas eta Balaitous gailurretik. |
Azkenean gailurrean gaude. Eguraldia bikaina da eta lainoak desagertu dira, oso tenperatura ona dugu ere rato luze bat goian egoteko.
Azkenean jaisten gara eta nire laguna françois beste lepo batera joaten da eta ni, Petit Arriel igotzera noa.
Handik berriz Arriouseko ibarrera jaisten naiz eta oso ongi lgunduta Midi d´Ossaurekin kotxera iristen naiz.
|
Arremouliteko aterpea. |
|
Pikoloak goiko aldean Arrielera iristen. |
|
Ni Petit Arrieleko gailurrean. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina