|
Gamuetako lepotik |
Aspaldidanik Mallo de Gorreta igotzeko gogoak izaten nituen, baina beti eskalatu behar zela pentsatu dut. Hala ere interneten miatzen, erreza zela ikusi dut eta gehien bezala III mailako pasabide bat dagoela ere.
Horregatik gaur Gamuetako Sakanara hurbildu naiz Gorreta de los Gabachos eta Mallo de Gorreta igotzeko. Horretarako lehenengoa Gamuetako lepora joan naiz, handik Gorreta de los Gabachos igo eta handik zalantza askorekin Mallo aldera joan naiz, igotzeko bi aukera nituen pentsatua, bata ertzetik, erreza ikusten da baina exposizio handiko pasabidea ikusten zen, bestea harri zulatua gainditzen, hau oso erreza eta seguruagoa iruditu zait eta hortik joatea erabaki dut.
Jaitsiera ez nuen dudarik, kanala estu batetik errez jaisten da, edo hori gutxienez irakurri nuen, eta destrepe txiki eta errez bat egin ondoren Gamuetako arraila agertzen zara.
Egia esan dena ongi atera da eta Gorreta de los Gabachos egin ondoren harri zulatura hurbildu naiz eta arazorik gabe Malloa igo dut, handik oso ongi aurkitu dut kanala. Jaisten zarenean ezker aldean dagoen lehenengoa da eta oso ongi markatuta dago.
Kanalak giro paragabea dauka, oso estua, itxia eta Gamuetako orratzek kriston giroa ematen diote. Aspaldin ez dut ikusi hainbeste giroa duen toki bat, bistak ikaragarriak, pareta erraldoiak, ...., mendiaren bihotzean zaudela dirudi. Dena den kontu handiz jaitsi behar da, harri solte badago eta oso aldapetsua da.
Azkenean espero ez nuen ibilaldi oso polita egin dut eta aurkitu ditudan tokiak ere ez dira edonon aurkitzen.
Oso ibilaldi gomendagarria da.
|
Basotik kriston aldapak igo eta gero, "Las Foyas de Gamueta" aldera jo behar da. |
|
A Foya Gamuetan agertzen naizenean nire helburua ikusten dut |
|
Hemen egindako bidea ikusten ahal da |
|
Txamantxoia, Otxogorrigaine, Lakartxela eta Barazea |
|
Gamuetako lepoa, Mallo de Gorreta eta Gamuetako arraila. |
|
Mallo de Gorretak itxura menperaezina badu ere, bere puntuak errez igotzeko baditu. |
|
Gamuetako lepoa 2.181 m. |
|
Lepotik bi gailurrak ikusten dira: Gorreta de los Gabachos eta Mallo de Gorreta. |
|
Lepotik mendebalderantz, Ezkaurre eta Abizondo, eta Quimboa Baxo. |
|
Lepotik ekialderantz Pirinioa eta erdian Midi d´Ossau. |
|
Gorretako gailurretik Txinebral, Foya de Gamueta eta Atxerito. |
|
Gailurretik hegoalderantz Mallo de Gorreta, Alanoak eta Ezkaurre ere ikusten dira. Eguraldia bikaina izn zen urruneko mendiak eta paisaiak ongi ikusteko. |
|
Txipeta, Petrafitxa eta Quimboak, hauen gainean Lenito, Peña Forka eta Alanoak. |
|
Gorreta de los Gabachoseko gailurrean. |
|
Hau da harri zulatua. Ezkerretik errez gainditzen da (II sup edo III inf). Gero eskuinetik inguratzen da eta errez gailurra lortzen da. |
|
Mallotik Atxerito eta Gorreta. |
|
Mallo de Gorretako gailurrean. |
|
Kanalatik jaisten, erdian Gamuetako lehenengo orratza. |
|
Hau da 2. orratza ikaragarria. |
|
Kanala bukaeran erraila eta 1. orratza gure aurrez aurre. |
|
Pareten artean Oza eta Guarrinza. |
|
Uda honetan sarrioak toki guztietan ikusi ditugu. |
|
Txipeta-Quimboak mendilerroa. |
|
Guarrinzan Aragoi Subordan ibaia dizdiratsu agertzen da. |
|
Midi beti jaun ta jabe. |
|
Gamuetako 1. orratza eta Pirinioa. |
|
Arrailatik Lintza aldera. |
|
Ibilaldia bukatzen da. Zubia pasa eta berehala pista handi bat dago kotxeraino iristeko. |
Gorreta de los Gabachos izena, mendia duen frantziarrek erabiltzen dituzten kapelaren itxuragatik etortzen dela dirudi.
|
Ikuspegi ederra Ozatik, Anzotiello, Gamuetako arraila, Mallo de Gorreta eta Gorreta de los Gabachos. (Argazkia internetetik hartuta) |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina