2013/09/25

RALLA DE ALANO 2.167 m.-ESPELUNGA 2106 m.-RUZKIA 2080 m.

Espelunga 2016 m. Ruzkia gailurretik
Gaur Mikel eta biok askotan egon naizen toki batera joan gara, Tatxerasera hain zuzen, hala ere gaur ezagutzen ez nuen toki batera hurbildu gara. Espelunga helburua da, ez gara damutu egindakoarekin, toki basatia eta espektakularrak ezagutu ditugu.
Espelunga egiteaz gain, Ralla de Alano eta Ruzkia ere igo ditugu, Tatxeras pasabidetik igo eta Ruzkiako kanaletatik jaitsi gara zirkular polit bat osatzen.

Eskuinean Ruzkia eta jaisteko kanalak eta legardiak.
Tatxerasen kotxea uzten dugu eta pagadi artean doan bideskatik ibiltzen hasten gara, hortik doan pista handia ukitu gabe. Goiza oso epela dago nahiz eta udazkenean egon eta goiko bordeetan arropa kentzera gelditu beha gara.


Mkel Tatxeras pasabidera abiatzen da.

Tatxeras pasabidea

Bideak legardi artean pasabideraino eramaten gaitu, hemendik aurrera paisaia erabat aldatzen da. Alano mendizerraren pareta basatiak belardi erraldoietan bihurtzen dira eta sarrioak paradisuan bezala bizi dira, jateko eta edateko behar duten guztia dute.
Belardian sartzen gara eta ibar erditik doan bideska bat segitzen dugu, bidea hemeki igotzen da hezi elektriko batera iritsi arte. Handik zuzen Ralla de Alanora (2.167 m) igotzen gara.
Tatxeras pasabidea

Eskuinean Peña Forca.


Ralla de Alano igotzen.

Añadir leyenda

Ralla de Alano gaina, Espelunga eta Ezkaurre bistan daude.

Añadir leyenda

Espelunga eta Ezkaurre aurrez aurre, bikiak ematen dute.

Espelunga alderantz goaz.
Ralla de Alanon rato bat pasatzen gara, ingurua espektakularra da eta denbora behar da guztia ongi barneratzeko. "Mila" agazki egin eta gero jaisten hasten gara Espelunga alderantz, munariak segitzen saiatzen gara baina bidea oso nabaria da. Azken igoera hasi baino lehenago hamarretakoa jaten dugu eta indarrak berrituekin Espelungara bagoaz.

Sarrioak edonon eta talde ederrak ikusi genituen.

Ruzkia mendia

Espelungako gailurrean. Eskuinan Ezkaurre.

Espelungatik Ralla de Alano.

Ezkaurre
Espelungan ere luze egoten gara, presarik ez dugu eta eguraldia bikaina da, goiko haizea eskertzen da eta goitik ikusten den guztiekin gozatzen dugu. Azkenean mugitzen gara eta gure azken mendira bagoaz, Ruzkia.


Mikel Espelungatikk jaisten, aurrean Ruzkia eta urrunean Hiru Erregeen Mahaia besteak beste.
Oso gutxi kostatzen zaigu jaitsi eta Ruzkia igo, bidean ezkutatua gure lagunak, sarrioa, nola igotzen garen begiratzen du, seguru patoso utsak garela pentsatzen duela.

Sarrio zelataria.

Espelunga

Ruzkia gailurrean, eskuinean Ralla de Alano.
Ruzkia gailurretik argazkiak egin eta gero, kanalaren bila jaisten gara. Errez aurkitzen dugu, lehenengoak munarri bat du eta handik behera bagoaz.
Legardi ederra gure aurrean, baina jaisteko ez da hain deserosoa, harrien gainean eskiatuko bagina bezala berehala ezkerraldean dagoen belardira iristen gara.

Ruzkia kanala hasiera

Ruzkiako kanalatik.

Kanalak atzean gelditzen dira eta legardia amaitezina dirudi.

Berriro bordeetara bidea segitu ordez, ezker aldean dagoen basotik zuzen sartzen gara, toki batzuetan oso aldapetsua da, baina arazorik gabe kotxean agertzen gara.

Txipeta, Estriviella, ....

Tatxerasetik Ruzkia eskuinean eta Ralla de Alano ezkerrean.

2013/09/20

PIC ARRIEL EDO SALDIECHO (2.874 M.) SOQUES ETXOLATIK

Portalet mendatea pasa eta gero, 6 kilometrotara gutxi gora behera, Abri du Caillou de Soques izeneko toki bat dago. Hemendik mendebaldera Pombie ibarretik Midi d´Ossau aldera joaten ahal da, galdu behar ez den ibilaldi bat.
Baina handik ekialdera Arrious ibarra dago eta ibar honetatik Arriel mendira igotzen ahal da besteak beste. Ibilaldi honetan Midi aldera ikuspegi paregabea dago eta Soba lepora iristean mundua zabaltzen dela dirudi, Tena ibarra osoa, Euskal Piriniotatik Monte Perdidoraino ikusten ahal da, niretzat aurkikuntza handi bat izan da.

Abri du Caillou de Soques
Gaur etxetik atera naiz Arriel mendia igotzeko asmoz eta horretarako bi aukera nituen, bata La Sarratik igo eta bigarrena Soquesetik. Bigarren hau, informazioa jaso eta gero, aukeratu dut askoz igoera politagoa duelako eta Arrious ibarra ezagutzen ez nuelako.

Goizeko 7,30etan ateratzen naiz eta berehala pagadi eder batetik Arrius erreka bere eskuineko aldetik igotzeko egurrezko zubi bat aurkitzen dut. Hemendik aurrera ibar luze bat daukat, bide on batekin eta oso modu erosoan altuera hartzen dut.

Arrious erreka gaineko zubia
Nire atzean bitartean Midi D´Ossau esnatzen ari da eta nahiz eta oso lainotsu egon argazkiak gelditu gabe ateratzen ditut, ilargi betea oraindik ez da sartu eta Pombie aterpe gainean irudi polita du.
Ilargi betea Pombie gainean

Piska bat beranduago eguzkia Midi mendiko kaskoan jotzen hasten da eta urrezkoa bihurtzen du, une magikoa da, argiak eta itzalak konrtatse handia sortzen dute.
Eguzkia Midi jotzen du.
Nire aurrean Arrious ibarra itzalpean irauten du eta isilean igotzen dut, ea bitartean lainoak desagertzen diren.

Añadir leyenda
Ibar honen erdian harri handi bat dago eta itsasita txabola bat dauka, hau Québes d' Arrious ( 1.761 m ) da.

Arriouseko txabola
Ibar honetatik gora segitzen dut, ibar lasaia eta bakartia, gutxienez gaur hala da. Atzetik beti Le Midik lainoaren artean bere kaskoa ateratzen du.
Eguzkiak dagoeneko ez du mendian jotzen, horrek laino gar idagoela esan nahi du. Nik eguraldia hobera joaten zela uste nuen, baina momentu honetan zalantzak dauzkat.

Bidea bi sasi lepoak pasa eta gero, hirugarrenean bai, Col d´Arriousera (2.259 m.) iristen da. Hemen aukerak daude, baina markaturik ez dagoen bakarra hartuko dut.
Artouste eta Arrémouliterako bidea ari agertzen da, eta Arriouseko lakurakoa ez da agertzen baina eskuinera jo behar da, bidexka eta munarriak errez ikusten dira.

Col d´Arrious
Han bertan Arriouseko lakua dago eta hemen zalantza handi bat dut, ezker aldera bidea oso ongi ikusten da (Paso d´Orteig aldera) eta eskuin aldera bidea ez da argi ikusten, zer egin? Tokia ez dut ezagutzen.
Lainoak ere ez dit uzten nondik joan ikusten eta nondik jo erabakitzen ari naizenean, mendizale bat agertzen da, bera ere Arrielera doa. Salbatu naiz, biok eskuin aldetik Soba aldera doan bidea hartzen dugu.

Lac d´Arrious


Añadir leyenda

Pic Lurien

Petit Arriel eta Arriel

Petit Arriel eta Arriel Sobako lepoa gainditzerakoan.
Soba lepoan agertzen garenean mundua zabaltzen dela dirudi, Tenako ibarra gure oinetan agertzen da, bere inguruko mendi guztietan. Margolan pilo bat jarri izan balute bezala, gure zentzumenak alde guztietara doaz detaile bat ere ez galtzeko.
Partacua mendizerra, azpian Foradada.

Françoisen silueta eta eskuin aldean Soba mendia.


Petit Arriel

Partacua eta Collarada

Arriel lepotik Balaitous
Soba lepotik Arriel txikia zeharkatzen da eta arrieleko lepora azkar iristen da. Hemendik ikuspegiak ere oso basatiak dira. Oraindik lainoak eta mendiak borroketan daude eta espektakulua oso polita da. Bi erraldoiak, Palas eta Balaitous gure aurrean agertzen dira, laino eta amildegien artean.
Arriel

Palas

Arrieleko pala harritsua.
Lepotik legardi dotore dago baina zigi zaga eder batean goiko aldean jartzen gara, bakarrik trepada polit bat falta zaigu. Bidea markatuta dago toki guztietatik, baina hoberena eskuineko ertzetik joatea da.
Legardia bukatu da eta bidea oso tente jartzen da. 

Palas eta Balaitous gailurretik.
Azkenean gailurrean gaude. Eguraldia bikaina da eta lainoak desagertu dira, oso tenperatura ona dugu ere rato luze bat goian egoteko.



















Azkenean jaisten gara eta nire laguna françois beste lepo batera joaten da eta ni, Petit Arriel igotzera noa.
Handik berriz Arriouseko ibarrera jaisten naiz eta oso ongi lgunduta Midi d´Ossaurekin kotxera iristen naiz.



Arremouliteko aterpea.

Pikoloak  goiko aldean Arrielera iristen.



Ni Petit Arrieleko gailurrean.