2013/08/13

ESKALADA MORATA DE JALONEN

Rappelean, atzealdean Morata eta eskuinean Chodeseko gaztelua

Egunak motel pasatzen dira Moratan, egunero goizean ibiladi bat eta geroago igerilekuetara iharrak eta artikulazioak askatzeko, baina batez ere beroa kentzeko. Bermuta han bertan, bermuta zer edo zer esateagatik, oliba pare bat eta kitto, baina gustura hatzen da oporretan zaudenean eta alperkerian murgilduta sentitzen bazara.
Gaur, ordez, Tomas eta Jose Luisekin, bere laguna, eskalatzeko gelditu naiz.
Herritik gertu eskalada eremu ederra dago eta gustukoa baduzu aukera ezin da galdu. Hilerriko bidea hartzen dugu eta bost minututan paretetan gaude, kasu honetan "La peña del reloj" aukeratu dugu bide batzuk egiteko.

"Maño"en seigarren graduko paradisua, kareharri oso ona ( nahiz eta bide arruntenak oso leunak izan), familian joateko toki oso erosoak ditu eta ere eskalatzeko 500 bide inguru.
Morata de Jalon eskola handi batean bihurtu da. Hurbiltzeko bide erosoa, kareharria oso ona eta zuloz, regletaz eta ur-tantaz beteta, ekipamendua bikaina eta bide-oinak oso erosoak errudunak dira.
Aipatzekoa da V+ eta 7a artean dauden bere 500 soka-luze baino gehiago eta bereziki 6a eta 5b. Eskalatzaile gehienak han mugitzen dira, horregatik Moratan beti gozatzeko bideak aurkituko dituzu.


Berotzeko IV+ egiten dugu.

Jose Luis plaka gainditzen ari da.

Ni bada ez bada ere soka goitik hasieran.


Tomasek  beste IV+ frogatzen du 


Azkenean V bat ausartzen naiz lehenengoa.

Eta eguzkia jotzen hasten denean bukatzen da gure lan eguna.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina