Poveda de la Sierra eta Taravilla arteako Tajo gaineko zubian, "Alto Tajo" Parke Naturaletik egiten ahal den bide ederrenetariko bat hasten da. Zubitik, Povedatik etortzen eta zubia gurutzatu baino lehenago, eskuinaldera desnibel gutxiko pista bat ateratzen da (Fuente del Berro ra joateko kartelak daude eta tokiko bidea zuri eta urdin markaturik). Baita "Casas del Salto" iragartzen duten bi kartela ere. Bidea ez du arazorik eta beti pinuen artean doa, Tajo ibaia eta bere basoa ezker aldean eta inguru menditsuena, Palancares (1.451 m.), Santa María (1.468 m.) gure eskuinaldean eta muela del Conde (1.451 m.) gure ezkerraldean.
|
1,5 kilómetroan, Fuente del Berroko aisialdirako eremura iristen da. Han aterpe bat badago eta mahaiak eta harrizko aulkiak ere, makala atsegin baten azpian. Aisialdirako eremura jaitsi gabe, pistatik zuzen jarraitzen dugu.
|
Momentu batean gure ezkerrean zubi hau ikusten dugu eta handik ibaitik bestealdera gurutzatzen dugu. Hemendik aurrera bidexka polit batetik bagoaz "Salto de Poveda"ra iritsi arte
|
Alfonso eta Boni "Salto de Poveda" aurrean. |
Gero Laguna de Taravillara iristen gara,han hamarretakoa hartzen dugu.
Tajo ibaira berriro hurbiltzen gara eta zintzilik dagoen zubi batetik gurutzatzen dugu,
Gurutzatu eta gero bide batetik "Salto"ko etxeetara iristen gara eta handik pista zahar batetik, zirkularra osatzen dugu Poveda Herrira iristen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina