2013/08/11

ALPARTIR HERRIA - LA BUTRERA (ALGAIREN MENDIZERRA)

Gaur Alpartir herrira hurbildu gara Algairen Mendizerra ezagutzeko.
Alpartir Valdejalón eskualdeko herri txiki bat da, 580 biztanle du eta La Almunia de Doña Godinatik oso hurbil kokatzen da. Ipar ekialdean Cariñenako lautada handia dago eta hego aldean, Algairen mendizerra dago. Azken hau, A-2 (Madril-Bartzelona) eta A-23 (Autobia Mudejar) artean kokatuta dago eta Sistema Iberikoko zati bat da, bere mendirik altuena Valdemadera deitzen da eta altuera 1278 metrotakoa da.
Gure ibilbidea Alpartir herriko La Butrera Elkarteak garbitu eta markatutako bideetatik dabil eta La Butrera mendira igotzen da (1033 m.).
Herritik pista batetik Alpartir ibaia, kotxez, jarraitzen dugu. Uzten dugunean, Valdelagüe bidexka gertu daukagu, handik pista batean agertzen gara eta poste batek norantz jo behar dugun adierazten digu, bidexka jarraituz Butrera lepora iritsi eta handik gailurrera.
Itzultzeko beste bidexkak jarraituz, zirkular bat osatuko dugu kotxeraino iristeko.

Valdelagüe bidexkatik hasten gara ibiltzen.

Moncayo ederki ikusten dugu, La Butrerako bidea hart baino lehen


La Butrera Elkarteak jarritako kartela bidea jarraitzeko

Zonaldea oso menditsua da

Butrerako lepora iristen gara

Gailurra gertu daukagu



Eta etorri garen tokitik ez gara itzultzen, zirkular polit bat osatzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina