2013/08/26

ORDESA, KARRIATAKO ZIRKUTIK GABIETORA

Goizeko 6:30ak dira eta autobusetik jaitsi eta gero, Ordesako zelaitik, errepidetik itzultzen naiz Karriatako bidea hartzeko. Ilargia badago baina odei ugari ere eta argirik gabe zalantzak ditut bidea aurkituko dudan ala ez, hala ere oso gogotsu atera naiz eta oztopo guztiei aurre egiteko prest nago.
Gaur, uda arraro bat pasatu eta gero, nire egoera fisikoa frogatu nahi dut eta horretarako Gabietoak (3.034 m. eta 3.031 m.) igo nahi ditut, horrek ia 2.000 metro desnibela gainditu behar dudala esan nahi du eta nire martxan 4 ordu baino gehiago gora jo beharko dudala ere.
10 minutu ibili eta gero kartela ikusten dut, "Circo de Carriata", eta iluntasunean bidexka bat asmatzen dut. Basoan sartzen naiz eta hemen oso justu formak asmatzen ditut, ez dakit aurrera jarraitu edo itxoin piska bat argitasuna izan arte, baina denbora ez dut galdu nahi eta aurrera noa.
Azkenean ohituratzen naiz eta bidetik ez naiz ateratzen, batzuetan ilargiaren izpiak adarren artean sartzen dira eta aski laguntzen dute. Altuera hartzen dut eta argitasuna azkar somatzen da, baita Tozal del Mallo ere, lehenengo igoera honetan beti lagun eta tente izanen dut, gero goitik ikusita, bere itxura, nahiko lehunduko da.


Tozal del Mallo eguneko lehenengo orduetan

Basotik ateratzen naiz eta kartelak agertzen dira, ni "Clavijas de Carriata" aldera joko dut handik igotzea nire asmoa delako. Beste aukera "Faja Racón" aldera da, baina hortik Cotatuero Zirkura joaten da. Erreka gurutzatu eta ezkerrera bidexka batetikTozal del Mallo aldera noa, beste kartel batetik pasatzen naiz eta ekialdera jo behar, Tozal nire bizkarrean uzten dut eta kanal batera iristan naiz.


"La Fajeta"ko bidea eskuinean uzten dut eta Salarons edo Karriatako iltzeak aurkitzen ditut. "Clavijas de Carriata" bi tximinia antzekoa dira eta errez pasatzen dira, agian bustia dagoenean segurtasun neurriak hartu behar dira.


Lehenengo tximinia oso motza da, igo eta gero ezker aldera bidea segitzen dut eta bigarrena aurkitzen dut, hau luzeagoa eta bertikalagoa da baina ere oso erreza.


Bidea gora eta ipar aldera doa, hasieran harri puska handiak eta gero haitz grisak pasatu behar dira, "Faja de las flores" bidea hasten den tokiraino (2.340 m.).

Gallineroko paretak eta "Faja de las Flores" (goikaldean dagoen bira). Beheko argazkian detailean ikusten da laukia.


"Faja de las Flores" bidea
Basotik atera naizenetik sarrioen etxean nagoela nabaritzen da, leku askotatik ikusten dira belarrak jaten edo ura edaten, ez dira izutzen baina ere ez dute uzten gehiegi hurbiltzen. 

Añadir leyenda
 "Aguas tuertas" ibarrara iritsi naiz (sarrioen paradisua) eta hemen ondoan "Faja de las Flores" bidea hasten da eta ohore egiteko, hemendik aurrera edelweis loreak leku askotatik sortzen dira, haiekin batera ere beste mota askotakoak, zonalde hau ikaragarria da. Hemendik urrunean nire helburua agertzen da, Gabietoak.

Edelweis

Urrunean Gabietoak.


Handik etortzen naiz eta ibar hau "Aguas Tuertas" da.

Aguas Tuertas bukatzen denean, lepo batera iristen da eta han harro kokaturik Lassusen dorrea dago, hau harri pilatutako dorretxo bat da. Hemendik Salarons lautada (2.426 m.) ederki menperatzen dut, bere garaian laku glaziar bat izan zen toki bat da, orain harri fin eta areaz osatutako lautada bat.
Hemen atsedenalditxo bat hartzen dut lainoa itxi delako eta ez dakit nora jo, bitartean mokau bat jaten dut eta mapan nondik joan aztertzen dut ere. Azkenean altxatzen da eta hartu behar dudan aldapa argi agertzen da.

Lassusen dorrea

Salaronseko lautada eta Gallinero.

Salaronseko lautada.


Lautada gurutzatzen dut eta belardi oso aldapatsu batetik igotzen naiz, hasieran munarriak errez segitzen ditut, baina gero desagertzen dira eta zuzen gailur alderantz, zailtasunik gabe, joaten naiz eta Ordesako zelaitik atera nintzenetik 4 ordu pasa eta gero goian nengoen.

Gabietoak

Taillon

Erdian etorritako bidetik.

Vignemale

Ni hegoaldeko Gabietoan (3.034 m.)


Hemen, iparraldeko Gabietoan (3.031 m.)

Taillonen jende asko ikusten da.

Taillon eta ezkerrean Astazu.



Piriniotik iparraldean lainoa nagusi.


Salaronseko lautada eta Punta Eskuzana (2.847 m.)

Erdian Taillon, eskuinaldean Pico Blanco (2.919 m.)

Gabietoen ertz bizia.

Jaistean beste atseden bat Lassusen dorrean.

Berriro sarrioak edonon ....

... ankarekin agurtzen ...

Eta berriro landare ikaragarriak edonon .....


Jaitsiera toki beretik egiten dut, odeiak nagusitu dira eta euria mehatsuka, Karriatako hiltzeetatik joan ordez, La Fajetatik egiten dut. Hau errezagoa da baina politagoa ere, iltzerik ez daude eta pausoak nahiz eta aereoak izan oso seguruak dira. Bi bideak azkenean bat egiten dute eta igotako bidetik jaisten naiz, Tozal del Mallo berriro nire ondoan dago bere pareta eta itxura aldatzen jaisten naizen bitartean.











2013/08/16

ALTO TAJO (GUADALAJARA) -IBILALDI POLIT BAT


Poveda de la Sierra eta Taravilla arteako Tajo gaineko zubian, "Alto Tajo" Parke Naturaletik egiten ahal den bide ederrenetariko bat hasten da. Zubitik, Povedatik etortzen eta zubia gurutzatu baino lehenago, eskuinaldera desnibel gutxiko pista bat ateratzen da (Fuente del Berro ra joateko kartelak daude eta tokiko bidea zuri eta urdin markaturik). Baita "Casas del Salto" iragartzen duten bi kartela ere. Bidea ez du arazorik eta beti pinuen artean doa, Tajo ibaia eta bere basoa ezker aldean eta inguru menditsuena, Palancares (1.451 m.), Santa María (1.468 m.) gure eskuinaldean eta muela del Conde (1.451 m.) gure ezkerraldean.

1,5 kilómetroan, Fuente del Berroko aisialdirako eremura iristen da. Han aterpe bat badago eta mahaiak eta harrizko aulkiak ere, makala atsegin baten azpian. Aisialdirako eremura jaitsi gabe, pistatik zuzen jarraitzen dugu.




Momentu batean gure ezkerrean zubi hau ikusten dugu eta handik ibaitik bestealdera gurutzatzen dugu. Hemendik aurrera bidexka polit batetik bagoaz "Salto de Poveda"ra iritsi arte


Alfonso eta Boni "Salto de Poveda" aurrean.


Gero Laguna de Taravillara iristen gara,han hamarretakoa hartzen dugu.

Tajo ibaira berriro hurbiltzen gara eta zintzilik dagoen zubi batetik gurutzatzen dugu,


Gurutzatu eta gero bide batetik "Salto"ko etxeetara iristen gara eta handik pista zahar batetik, zirkularra osatzen dugu Poveda Herrira iristen.