2013/05/24

PINIECHO 2.566 m.

PANTICOSAKO BAINUETXEAK (1.630m.) - BRAZATO BEHEKO LEPOA (2.470 m.) - MALLADA PINIECHO (2.300m.) - PINIECHO (2.566m.) ETA ITZULI.


Brazato beheko lepotik Piniechoak

Orain dela 10 egun Panticosako bainuetxeetan egon ginen, Bacías mendian hain zuzen. Gaur ez genuen oso argi eguraldiarena, alde batetik zenbait prebisioek ez zuten oso ona ematen, baina iparretik zetorren eta odeiak isurialde banalerroan gelditu behar zirela pentsatu genuen.
Erabat asmatu genuen eta 7etan Miguel, javier Jon eta ni Iruñetik ateratzen gara berriro Panticosa aldera, oraindik zer egin edo nora igo jakin gabe. Elurra orain dela 10 egun baino altuagoa dago eta zerbait gehiago ibili behar da, dena den 45 minututan elurretan gaude eskiekin.
Bainuetxeetatik atera gara GR 11 bidetik Brazato sakanatik sartzeko, handik Brazato beheko ibon gure ezker aldean utzi eta ibarra jarraitzen, "Hoyas de Brazato"ra iristen gara.
Handik Brazatoko leporantz zuzen jarraitu ordez, Brazatoko beheko leporantz jotzen dugu, hau Foratura mendi azpian dago eta handik jaitsiera azkar batez bi Piniecho arteko lepo azpian kokatzen gara.
Oinez eta eskiak bizkar zorroan jarritak Piniachoko gailurrera abiatzen gara. Elurra oso gogorra dago eta kontu handiz ibili behar gara, hala ere arazorik gabe goraino iristen gara. Goian jotzen duen haizeak eta hotzak berriro azkar itzultzera behartzen gaituzte eta etorri garen tokitik berriro itzultzen gara.
Elurra goiko partetik gogorra dago baina oso ona eskiatzeko eta beheko partetik udaberriko eran,bikaina!.
Ibilaldi honetan hain ezagunak ez diren Piniechoko ibarra eta ondoko kaskoak, Catieras, Baldairán hurbiletik ezagutuko ditugu, merezi izan du.









Basotik ateratzen gara eta ezker aldean Brazato edo Tablatoko lepoa agertzen da, eskuinaldean Brazato beheko lepoa,gu igotako lepoa.




















2013/05/13

BACÍAS 2.760 M.

Panticosako erraldoiak: Argualas, Garmonegro, Arnales eta Infierno
Bacías mendia, Panticosa eta Ara arteko begiratoki pribilegiatu bat da. Mendebaldean, Panticosako hirumilak: Argualas, Garmonegro eta Infiernoa ditu besteak beste. Ekialderantz Vignemale erraldoia, bere hirumila metro baino gehiago dituen 16 puntekin. Eta hegoalderantz, nahiz eta urrunagoa egon, ederki ikusten dugu Gavanieko mendi espektakularrak: Taillon, Cascotik Marboreraino dauden hirumilak, Astazuak eta abar.
Brazato zirkoan dauden mendiak pribilegiatuak dira, baina Bacías hango mendirik altuena da eta bisita lasai bat merezi du.
Gaur Panticosako Bainuetxetatik, Bacías mendira igo gara. Azken egunetan bezala, ez dugu presa handirik igotzen hasteko. Hasieran gaueko berrizozteak elurra gogorra utzi digu baina eguzkiak indarra hartu duenean, eskiatzeko elur bikaina utzi du.
Martin, Mikel eta nik Bacías aldera joatea erabaki dugu elur gehiago zegoela ustean, baina azken beroek elur maila gero eta altuagoa uzten ari da, hala ere maiatzaren erdian egoteko elur asko dago eta ordu erdi luze bat ibili eta gero elur geruza konstantea eta egonkorra aurkitzen dugu.
Gainerakoa ez du historia handirik, indarrak uzten didan martxa jartzen dut eta ia hiru ordu geroago gailurrean gaude. Aipatzekoa hasierako elur aldapetan denbora luze galdu genuela, aurrean zihoan bikote batek nahiko arazo zituzten eski eta ganibetekin aurrera joateko eta erorketa pare bat ikusiz susto on bat eman ziguten.

Hasieran elur gogorra eta eskas

Mikel basotik atera eta gero, hemen oraindik elur gogorra dugu, baina aldapa eramangarriagoa.


Martin eta Mikel, atzean hirumilak.


Bainuetxeak gero ata beherago gelditzen dira.

Atzean Foratura kaskoa (2.573 m.), eskuineko korridorean eskiadaren arrastoak daude.

Hemen gure Top Model (Partacua mendizerra) eta Martin

Hemen Brazatos goiko aintziretara joateko palak hasten dira.

Lehenengo aldapeei eusten diegu aintziretara heltzeko.

Partacua mendizerra, Foratura eta Gabarda mendien artean.

Aintzirak zeharkatzeko lurra askoz erosoagoa da. Urrunean Brazato lepoa dugu.


Brazato lepoa gainditu eta Vignemale agertzen da, inguruko jaun eta jabe.

Mikel gailurrera iristen da, ezin da eskiz goraino iritsi.

Bacías mendiak inguru ikaraggaria du, bistan Gavarnieko gailurrak ditugu.

Mikel dotore, pozik egindako lanarekin eta inguruan duenarekin.

Ni neronek, ezkerrean Cervillonako kanala, eskuinean Tapou punta besteak beste.

Mikel ikasgai magistral batean eskiekin.

2013/05/06

ARROYERAS 2.573 m. ETA ESPELUNZIECHA 2.397 m.

Gaurkoa mendiko egun handia izan da, nahiz eta gauza handirik ez egin eta Formigal eski estazioan hasi ibilbidea, elurra eta eguraldia lagun izan ditugu.
Portalet ondoan dagoen estazioko aparkalekutik hasi gara, hasieratik elur dezente aurkitu dugu eta maiatzan erabat sarturik gaude, aurtengoa mendiko eskia egiteko luze iraunduko duela badirudi.
Goizeko 9:30etan hasi gara eta elur izoztua aurkitu dugu behetik, bakarrik eguzkia jotzen zuen tokietan bigunagoa aurkitu dugu. Glera de Anayetetik, Culibillas sakanara pasatu gara eta handik Arroyerasera, behean ikusten den tokitik.
Igoera elur gogorrekin egin dugu eta goiko partean eta azken pala oso gogorra zegoen. Ganibetak ezinbestekoak ziren.
Gailuretik eskiz oso gustura, batez ere elurra jotzen zuen aldapetan sartu garenean, handik gozatu dugu Anayeteko ibonetara iritsi arte.
Berriro fokak jarri eta Espelunziechara abiatu gara, goian Oskar gure zain zegoen, lehenengo mendia saihestu du oinetan urratu bat zuelako. Goian luze egoten gara zerbait jateko eta ikuspegiaz gozatzeko. Baina itzuli bahar da eta kostata berriro eskiak jari eta behera mugitzen gara. Honetan elurra eraba aldatu da eta eta zenbait tokitan mugitzea kostatzen da.
Azkenean berriz aparkalekuan aurkitzen gara, gustura egun batzuk gehiago geldituko ginateke, bainan ....
Gutxienez dagoena ikusita, laster itzuliko garela badakigu.
 

Arroyeras Espelunziechatik

 
 
Aurreko lepotik Culibillaseko sakanara pasatuko gara.

Lepotik Midi

Malda erditik Arroyeras agertzen da

Pirinioa udaberri honetn harro dabil

Oskar eta Martin atsedenaldi batean, Balaitus lekuko, besteak beste.

Arroyerasera igotzen, Martinek bizkarra ematen dio Anayet mendiari.

Elurra gogorra aurkitzen dugu.

Arroyeras eta Martin kontrargi batean.

Azken pala, hormatua dago, dizdirak salatzen du.

Tendeñera eta Partacua artean gelditu naiz gailurreko argazki honetan.

Martin elur gogorrarekin borrokatzen, Punta Eskarra eta Pala de ip Izas kanaleko erraldoiak.

Bi Anayet

Martin elur honetan gozatzen. Eskuinaldean Espelunziecha.

Espelunziechako gailurra gertu.

Iritsi baino lehenago aurten ze nolako elur hegalak izan direnn asmatzen da.

Oskar gailurrera hurbiltzen da.

Oskar serio, mendiko eguna bukatzen da.

Martin azken jaitsieran, elurra erabat aldatu da.