Duela 25 urte inguru Moncayora bizikletaz igotzearena nire burutik biraka zebilen eta mapak eta mendia ikusita, Beraton herrira hurbildu nintzen.
Handik, aspaldin izandako sute bat itzaltzeko erabilitako makina handi batek utzitako “rodada” aurkitu nuen eta hori bera segituz goraino iritsi nintzen.
Gaur joaten naizen 7. aldia da eta bidea eta ingurua oso gutxi aldatu da. Aldatu den gauza bakarra ni neronek izan da, bizikletan oso gutxi ibiltzen naiz eta aurrekoetan %20 oinez egiten nuen baina gaurkoan %40 oinez izan da.
Lehenengo pisten gurutzea |
Goizeko 7,30etan Beraton (1.393 m.) herritik atera naiz, hasierako pistak Cabezo del Caiz inguratzen du eta 1.600 metrotan den pisten gurutze bat dagoen lepo batera iristen da. Lepoan ezkerreko pista hartzen dut eta “Collado del muerto”tik jaisten den erreka pasa eta gero, pista “La Lobera” mendia hasten da inguratzen eta igotzen eta malda nabarmen handitzen da 1.700 metroetan inguru baino pixka bat lehenago aterpe bat dago.
Aterpea pasa eta gero pista ezker aldera jotzen du baina ezkerretik beste pista bat agertzen da, hasieran bide okerra dela adierazteko aspa bat dago, baina kasurik egin gabe hortik sartzen naiz, pista hau ez da erabiltzen ibilgailuak pasatzeko baina hau, goraino eramanen nauen pista da.
Pistatik igotzen, La Lobera ikusten da eta basoan pista asmatzen da. |
Aterpea. Hau pasa eta berehala ezker jo behar da. |
Hasieran oso laua da, mendiko ertza hartu arte, hemendik aurrera Soria eta Zaragoza arteko mugan ibiliko gara.
Loma honetatik igotzen da eta atzean Cabezo del Caiz dago. |
Orain pista edo “rodada” hau, “La Lobera (2227m.)” igotzeko erabiltzen da eta harri-piloak daude bidea markatzeko. Hemendik aurrera zaila da galtzea eta Beraton herritik etortzen den beste bide batekin topo egiten da “La Lobera” gaiditu baino lehenago, GR bezala markatuta dago zuri eta hori kolorekin . Gero jaistean handik joan nintzen eta oso desberdina da, agian politagoa, baina bestea praktikoagoa da.
Gure aurrez aurre, La Lobera |
La Loberatik Moncayo aldera |
“La Lobera” gailurretik markak segituz, “Morca” lepora (2.144 m.) jaisten naiz eta segidan aldapa handi batetik, ia “Morca” gailurreraino iristen da. “Morca (2.283 m.)” eta “San Julian (2.283 m.)” doan ertzetik, Moncayo Santutegitik etortzen den bide normala hartzen dut eta arazorik gabe bizikletaz “Moncayo (2.316 m.)” gailurreraino iristen naiz.
Azken txanpa Moncayo zapaltzeko. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina