Gaur mendiko bira polit bat egin dugu. Ia 40 kilometroko bira eta Ultzama, Basaburua eta Goi Bidasoako artean pagadi ikaragarriak zeharkatu ditugu.
Orain Onttoen garaia ez da, batez ere sufritzen ari garen lehorte latzagatik. Hala ere ontto polit bat aurkitu dugu eta hortik "onttoaren bidea"ren izena.
Normalean 4 ordu luze kostatzen bada, ontto garaia denean bira hau egun batzuk kosta ahal da.
Hasi gara Alkotzen, handik Iraitzotzera eta pista batzuetatik Eltzaburura iritsi gara. Harrobietara hurbildu gara eta hemen hasi da eguneko lan gogorra, aldapa gora, bide estuak, pagadiak, ... eta aurrean zihoana ez zen gelditzen, buru belarri sartu da pedaleatzen eta ia konturatu gabe, argazki egin gabe eta gutxi janda berriro kotxean geunden.
Piska bat handitu dut aurrekoa, baina Iñaki zenbait pusketan gozatzeko astirik gabe eraman gaitu, niri gutxienez, baina ni bizikletan gutxi ibiltzen naiz eta sufritzea tokatu zait, hori bai, kexatu gabe.
Esaten nuen bezala harrobiak pasa eta gero aldapa gora ahasi da eta isurialdeen banalerrora iritsi gara, hona Belate eta Lekunberri arteko bidea topatu dugu. Leurtzara doan bidea hartu baina Bonozorrotz aldera jo dugu, ondoko lepotik Leurtzara jaisteko.
Itzultzeko, bidea segituz berriz isurialdeen banalerrora joan gara eta Belate aldera jo dugu handik.
Azkenean Alkotzen agertzen den pista batetik iritsi gara, baina lehen baso barneko bide oso politak zeharkatu ditugu eta ere pilo bat gozatu dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina