Le pic de Midi d´Ossau aspaldin egina dut eta horregatik Txelo eta Juantxori, gailurra egiteaz gain, Midira bira ematea proposatu nien.
Ongi iruditzen zaie eta niri erabakitzea uzten didate. Nik ez dut zalantzarik eta bi aktibitateak egitea erabakitzen dut. Badakit gogorra dela, 2050 metro desnibela gora eta 24 kilometro ibilbidea.
Gurekin ere Txeloren mutila, Fidel, badator, baina bere helburua ez da mendira igotzea baizik eta bira ematea gurekin. Horrek ia 3 ordu itxarotea Suzon lepo inguruan suposatu zion.
Goizeko 4etan Burlatatik ateratzen gara eta 6,30etan hasten gara ibiltzen. Gailurreraino bakarrik, ez zegoen inor eta bakardade hori jende asko izaten den toki ikaragarri honetan eskertzekoa da.
|
Col de Soum de Pombien (2129 m.),Txelok arnasa hartzen du |
|
Juantxo Pombi aterpe ondoan (2031 m.) |
|
juantxo eta Txelo gailurrean (2884 m.) |
|
Ni neronek Txelorekin. Hau bai neska jatorra! |
|
Bikote hau goiko tximinia jaitsi baino lehenago |
Suzon lepora jaisten gara eta han Fidel gure zai dago, berandu egin da eta Bious Artigues lakurantz haste gara jaisten.
|
Souzon lepotik behera |
|
Fidel, Txelo eta Juantxo Bious Artigues lakura iristen. |
|
Le Midi |
Handik Midi d´Ossauko bira segitzen dugu, beroak puska honetan gogor jotzen du eta haizeak ez du gehiegi laguntzen. Peygeretteko lakura iritsi eta bainu bat hartu eta gero berriz kotxera itzultzen gara.
|
Le Midi eta Peyreget lakua |
Hau inoiz ahazten ez den ibilaldi bat da,eta batez ere, gertatu zitzaigun bezala, eguraldia laguna baldin bada eta lagunekin gustura joaten bazara.
Ibilaldi gogorra da, desnibela oso handia da eta distantzia ere, horregatik fisikoki exijentea da gozatu nahi baduzu eta gehiegi luzatu ez baduzu nahi denboran, hala ere ibilaldi erabat aholkugarria da.
|
Eta hala bazan sar dadila kalabazan, eta ez bazan ....... |
Bukatzeko pastelako ginda Txelok jarri zuen, Panticosan, bere hilobaren tabernan bazkari on bat hartzen gonbidatu zigun. Eskerrik asko!
Hemen ibilaldiaren bideotxo bat dago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina