2012/07/23

BERIAIN, IHURBAIN KANALETIK ETA ZIRKULARRA

Orain dela aste bat Arruazura hurbildu nintzen, asmoa bide on bat aurkitu Ihurbain kanalera iristeko zen. Zenbait tokitan ez dago oso argi baina bidea han dago.

Gaur, bidea ezagutzen nuenez, hara berriro hurbildu naiz baina asmoa desberdina zen. Gaur Arruazutik Ihurbain kanaletik igo eta Beriainera joan, gero Uhartera jaitsi eta Zirkularra osatuz Arruazura itzuli zen nire asmoa.


Ruta en bici 1726046 - powered by Wandermap 
Arruazuko eliza ondoan bide bat ateratzen da eta berrehun metrotan zubia dago. Zeharkatu eta bertan ezker aldera bidexka bat ateratzen da, ez dago oso markatua baina oso ongi eramaten gaitu.
Helburua berehala agertzen da
Hemendik langa pasatu behar da, nahiz eta bide okertua markatu.

Hasieran gora oso azkar doa baina gero lasaitzen da eta palomerak agertzen dira, berehala gure helburua begi bistan izanen dugu ere. Bide honetatik zelai bateraino iristen gara, hemen dorre elektriko handi bat dago, bere eskuinetik bidexka segitzen dugu, eta hemendik beti zuzen jarraitu behar da, bidetik atera gabe. Pagadi handi bat eta gero gure ezkerretik GR bat etortzen da, gorri eta zuri koloreak ikusiko ditugu, eskuin aldera segituko dugu.

Hemendik gutxira ezker akdera beste bidexka bat joaten da eta handik sartu behar da zelai zabal batean agertzen. Aurrez aurre alanbrada dago eta bere atea, han bertan gurutze gorri eta zuri bat dago bidea hortik ez dela adierazteko. Ba ez!, handik sartuko gara eta atea pasa bezain pronto eskuin aldera doan beste bidexka bat agertuko zaigu eta ondoan harri pilo bat ere (bidea markatzeko).

Bide hori zenbait tokitan ez da oso nabaria, baina momentu batean alanbrada batekin topo eginen du eta guk alanbrada ondoan doan pista, ezker aldera segituko dugu.
Hemendik eskuinera joko dugu

Hemendik zaila da galtzea, pista beste batean bukatzen da eta oso tente jartzen da. Lehuntzen denean Harri multzo batek desbideratzeko tokia markatzen du.

Harriz jositako aldapa bat agertzen da eta goraino igo behar dugu, goian gaudenean eskuin aldera bidea eta harri piloak berriz agertzen dira. Basoan berriro sartzen da eta azkar berriz beste pedrera bat agertzen zaigu. Honetan bide markatuak segitu behar da eta asko igo gabe eskuin aldera berriro basoan sartzen da.

Hemendik zuzen kanaleko oinarrira iristen da.








Gainerakoak, kontatzeko gutxi dauka, kanaletik igo, Ihurbai mendira joan eta segidan Beriainera ere. Handik Uhartera jaitsi eta poligonotik ezker aldera ateratzen den errepide zahar batetik Arruazura iristen da.
Hau Uharterako jaitsiera da, ezker aldean Uharteko poligonoa ikusten da eta Arruazu ezker aldean.
Orain plana okertu zaidala aitortu behar dut, nire idea ez zen Uharteraino jaitsi baizik eta jaitsiaren erdian ezker aldera ateratzen den bide batetik joan, gero GRarekin konektatzeko eta igo naizen tokitik iritsi Arruazura. Baina hori beste baterako utziko dut.

Gaurkoa zirkular espektakularra da eta mendi honetan beti gertatzen zaidan bezala gaur askoz gehiago gertatu zait eta goi mendiko sentsazioa da. Hau batez ere pirinioetako gailurretan gertatzen zait, baina kasu honetan, nahiz eta altuera gutxiko mendia izan, oso mendi basatia da leku guztietatik eta horrek bere goi maila ematen dio.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina