Noiztik ez genuen hilabete oso bat gure inguruko mendiak elurrez betetak ez naiz oroitzen. Urtarrila bukaeran hasi ginen eta botatako elurrak gehi izandako hotzak, Saioa, Adi, Ortzanzurrieta, Aralar eta urbileko guztiak eskiz egiteko primeran utzi digute. Dena den egun batzuk epel daramagu eta egoera erabat aldatu da. Gaur Artesiagatik Saioara igo gara eta elur asko joan da, hala ere oraindik aprobetxatzen ahal da jaitsiera batzuk egiteko.
Lainoak ez gaitu utzi ikusten eta epeltasunak oso elur astuna utzi du, hotza ez badu egiten hau azken "Saioa" izanen da, gutxienez beste elurte bat bota arte.
Egoera nola dagoen Saioa inguruan kusi nahi baduzue, hemen bideo txik bat uzten dut kontutan izateko.