2024/12/27

PETRETXEMA 2.372 m. ZIRKULAR

Petretxema Txinebral ikusita (aurreko astean)



Abenduaren 27an, eguraldia ona dela eta elurra oraindik badagoela (elur eza zenbait tokitan nabaria da), Lintzara abiatzen gara eta eskiz ibilbide zirkular polit bat egiten dugu. Andoni Carlos eta hirurok Noainen biltzen gara hara joateko, gero ibilbidean jende gehiago eta 20 lagun baino gehiago gailurrean. Carlosek Petretxemako hegoaldeko jaitsiera ez zuen ezagutzen eta asmoa, mendia, Lintzako lepoko bere ohiko bidetik igo, bere izugarrizko hegoaldetik jaitsi eta Foya de los Ingenieros sakanetik ibilbidea bukatu.

Lintzako lepoko bidea gozoa da baina elurra oso gogorra dago eta Lintzako iturria baino lehenago ganibetak jartzen ditugu. Lintzako lepotik jaitsiera txiki bat egiten dugu eta gailurrera eramanen gaituzten maldetan jartzen gara azkar gaina zapaltzeko (hiru ordu inguru). Ibarrak estaltzen zituzten goizeko lainoak desagertu dira eta egun zoragarria baina oso hotza dugu.

Jaitsiera hegoaldetik hasten gara, udaberri elur geruza gozo batez. Foyas del Ingenierotik jaitsiera oso azkar egiten dugu oso elur gogorrarekin baina eskiagarria eta Lintzako eski pistetatik aterperaino joaten gara.


Hasi berria, oraindik eguzkirik ez.

Lapakiza beti lepozain


Atxerito eta Txinebral

Atzean Ezkaurre eta Txamantxoia

Lintzako lepora iristen

Lepotik Ezkaurre aldera

Budogia, Hiru Erregeen Mahaia, Mouscaté eta Petretxema

Mokau txiki bat hartzen.

Lepotik jaitsiera bat eta .......





Petretxemako maldetan sartzen gara. Atzean lepoa




Petretxemako azken maldak


Andoni gainan

Carlos

Hirurok goian

Goitik Ori aldera

Atxerito, Txinebral .....

Budogia eta Hiru Erregeen Mahaia






Ansabereko ipar orratza


Petretxemako hegoaldea jaitsi eta gero

Foyas del Ingenierotik itzultzen




Atzera begirada bat. Sobarcal eta Atxerito




















































2024/12/17

GAMUETAKO TXINEBRAL (2.329) ESKIZ

 Gure gertuko mendietan elurra desagertu da eta eskiz mendian ibiltzeko, Pirinio aldera joan behar dugu. Kasu honetan Lintzara bagoaz eta Gamueta sakaneko gurutzetik ibilaldia hasten gara, Txinebral mendira igotzeko.

Txinebral, Petretxematik ikusita.

Lintza eta Zuriza beti helburu egokia da mendian ibiltzeko, bai eskiz zein oinez zailtasun desberdinetako ibilbideak egiteko. Eskiz igotzeko klasikoetariko bat da Txinebral, Petretxema, Atxerito Gorreta edo Kinboa mendiekin batera.

Gamuetako sakaneko gurutze-bidean kotxeak utzi ditugu eta mendi bizkar txiki batetik, "Los Clerigos" iturritik datorren bidearekin bat egiten dugu. Gamuetako sakanetik igotzen gara, Txinebraleko bizkarra beti gure ezer aldean izanen dugu eta bere maldetatik gailurra gaindituko dugu.

Jaitsiera berdin egiten dugu, gailurretik atera eta eskiada politena aurkitzen dugu, gero eskiatzeko toki hoberenak bilatzen, berriro kotxera itzultzen gara.

Haizeak elur pilo bat eraman du eta zenbait tokitan elur falta nabaria da, eguzkiak elur gogorra, ongi eskiatzeko elur bikainean bihurtu du.

Gaur koadrila ederra bildu gara



Hemendik Los Clerigosetik datorren bidea hartuko dugu


Basoan sartzen gara...
...eta gure helburua asmatzen da.



Eskuinean Gorreta de los Gabachos eta Anzotiello




Gamuetako sakana


Atzean, Txamantxoia






Altuera hartzen, elur falta ikusten da


Ori alderantz


Ezkaurrerantz

Azken txanpak

Gailurreko azken pala eta Javier


Eskuinean gailurra



koadrila ederra gorantz



Ikuspegiak zabaltzen dira


Alanoak eta Ezkaurre

Goian



Martiek egindako bideoa